2011-03-30eko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo dira 2011ko otsailean, aurreko hilearen aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2010eko otsailetik 2011ko otsailera) eraikuntzaren kostuak %0,8 igo dira.
EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea %0,5eko igo da 2011ko otsailean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %0,8 igo da.
Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2011ko otsailean laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (%0,0), baina lehengaien kostuek %0,6ko igoera izan dute.
Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreetako lehengaien kostuak gora egin du otsailean; aurreko hilean baino %0,5 gehiago igo dira eraikuntzako kostu horiek eta %1,2 obra zibilaren kostuek. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaerari dagokionez ere, bilakaera ezberdinak eman dira: eraikuntzako lehengaien kostuak %0,2 jaitsi dira, eta obra zibilekoak %3,9 igo.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handiena izan dutenak, besteak beste, petrolioaren birfinketa (%24,4); energia elektrikoa, gasa eta lurrina (%23,6), eta metalgintza (%18,2) sektoreak izan dira. Baina ondoren ematen diren sektoreetako lehengaien prezioak urte batetik bestera (2010eko otsailetik 2011ko otsailera) txikitu egin dira edo igoera txikiagoa izan dute: erauzteko industriak (-%6,7); zura eta kortxoa, baina altzariak izan ezik (%0,0), industria ez metalikoa (%0,6) eta produktu informatikoak eta elektronikoak (%1,0).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01.
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.