2011/03/30eko prentsa-oharra

EUSKAL ENPRESEN EGITURA ETA DEMOGRAFIA 2010-1-1

Euskal AEko establezimenduetatik lautik hiruk 3 langile baino gutxiago dauzkate

Establezimendu kopurua %5,5 murriztu zen

Euskal AEko establezimenduak: Euskal AEko establezimenduetako enplegu-tamainaren araberako egiturak lehengoan iraun zuen 2009an, Eustaten datuen arabera. 2.338 establezimenduk, %1,2k, 50 enplegu baino gehiago zituzten, enpleguaren %37,2. 141.607 establezimendu, guztizkoaren ia hiru laurden, ez dira 3 lanpostura heltzen eta enplegu guztiaren %19,1 bakarrik hartzen dute.

Egoitza Euskal AEn duten enpresek, lehen sektorekoek izan ezik, 191.057 establezimendutan (lantegiak, dendak, bulegoak …) gauzatu dute jarduera, aurreko urtean baino %5,5 gutxiagotan.

Establezimendu kopurua sektore guztietan murriztu da, Administrazio publiko, hezkuntza eta sanitatean izan ezik, non %0,4 hazi den. Nabarmentzekoak dira Eraikuntzaren (%11,9), Higiezinen jardueren (%6,9) eta Informazio eta komunikazioaren (%6,6) jaitsierak, denak batez bestekoaren gainetik.

graf0006863_01_e.png

Hiru lurraldeetan antzekoak dira pautak, sektore guztietan dauden establezimendu-galerak. Salbuespenak Administrazio publiko, hezkuntza eta sanitatea dira, %+1,3 Gipuzkoan eta %+0,1 Araban. Galerarik gehien Eraikuntzan: %13,2 Araban, %10,9 Bizkaian eta %12,8 Gipuzkoan. Higiezinen jardueren sektorearen jaitsiera ere nabarmena da: %7,4 Araban eta Gipuzkoan eta %6,6 Bizkaian. Antzera, Informazio eta komunikazioetan: %7,0ko jaitsiera Araban eta Gipuzkoan eta %6koa Bizkaian.

Establezimenduen jarduera-adarraren araberako batez besteko tamainaz, enplegu-kontzentraziorik handiena, bai Euskal AEn, bai lurraldeetan, Industria eta energian da. Euskal AEn establezimenduko batez besteko tamaina 13,9 enplegu da. Araban 18,1; Gipuzkoan 13,9 eta Bizkaian 12,4. Administrazio publiko, hezkuntza eta sanitatean establezimenduen batez besteko tamaina: 14,4 Araban, 10,7 Gipuzkoan eta 10,6 Bizkaian.

ENPRESAK

Euskal AEn ari diren enpresa-kopurua, lehen sektorean izan ezik, %6,0 murriztu da 2009an; guztira 171.345 enpresa aktibo, 2008an baino 10.939 gutxiago. Haien arteko %97,6k egoitza Euskal AEn du eta 4.075ek estatuko gainerakoan.

Euskal AEko enpresak: Enpresen batez besteko tamaina zertxobait hazi da: 5,3 okupatu enpresako, eta 4,7 establezimenduko. Nortasun juridikoaren araberako azterketan alde nabarmenak daude. Titularra Pertsona Fisikoa denean, 1,4 enplegu, bai enpresako, bai establezimenduko; gainerako forma juridikoetarako batez besteko horiek 10,4 eta 8,5 okupatu dira, enpresako eta establezimenduko.

ENPRESA-DEMOGRAFIA

Lanean hasi eta lanari utzi zioten establezimenduen arteko saldo garbia -11.036 da; Errotaziorik handiena Pertsona Fisikoaren formula juridikoarekin sortutako establezimenduetan gertatzen da: alten %67,0 eta bajen %71,4. Kolektibo honen guztizko saldoa: 8.584 establezimendu gutxiago; izan ere, utzi diotenak gehiago dira berriak baino.

Establezimenduen demografia. Euskal AE

Bestelako forma juridikoetan bakarrik dago guztirako saldo positiboa, 255 establezimendu; zehazki, kooperatiba,organismo autonomo eta asimilatuak eta Administrazioaren beste organoak. Sozietate anonimoak dira establezimendurik gutxien (788) galtzen dituztenak; sozietate mugatuak (919) antzera ibili dira.

Demografia jardueraren arabera aztertzean, Merkataritza, garraioa eta ostalaritza (alten %28,3 eta bajen %32,9), Eraikuntza (alta guztien %19,9 eta baja guztien %27,2) eta Jarduera profesionalak (alta guztien %19,5 eta baja guztien %15,6) nabarmentzen dira.

Establezimenduen tamainaren arabera, geruzarik dinamikoena 2 enplegu edo gutxiagokoa da, ohi bezala. Berak bakarrik alta guztien %88,7 eta baja guztien %89,9 hartu ditu.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Federico Gutiérrez Tel.:+34-945-01 75 43 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal enpresen egitura eta demografiari buruzko Prentsa-oharrak

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko establezimenduetatik lautik hiruk 3 langile baino gutxiago dauzkate

Eragiketa : 
Jarduera ekonomikoen direktorioa
Eragiketa kodea : 
200163
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2011/03/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Gidazerrenda
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006863_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali