2011/03/03ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2011ko urtarrila

Euskal AEko industriako jarduera %0,1 hazi zen 2011ko urtarrilean

Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2010eko abenduarekin alderatuta %1,1 jaitsi zen

Eustatek landutako datuen arabera, 2011ko urtarrilean %0,1 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2010eko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %1,1 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2010eko abenduarekin alderatuta.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea. Hilez-hilekoak. Urte arteko hazkunde-tasak. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2011ko urtarrileko indizearen bilakaera Bitarteko ondasunetan bakarrik hazi da, %6,2, 2010eko urtarrilaren aldean. Energia %5,8 jaitsi da, Ekipoko ondasunak %0,7; Kontsumoko ondasunak %9,1 oro har, Kontsumo iraunkorreko (%-11,6) eta ez-iraunkorreko (%-8,2) ondasunen jaitsieragatik.

2011ko urtarrileko hil arteko aldakuntza, 2010eko abenduaren aldean, positiboa izan da Energian (%1,9), Bitarteko ondasunetan (%0,3). Ekipoko ondasunak %1,2. jaitsi ziren eta Kontsumoko ondasunak %1,4 jaitsi dira, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen jaitsieragatik (%-4,0), iraunkorrekoak %9,0 igo baitziren.

2011ko urtarrilean hazkunderik handienak izandako sektoreak, aurreko urteko hil beraren aldean, Garraio materiala (%5,5) eta Makineria eta ekipoa (%5,8) izan dira.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak

Urte arteko tasetan erorketarik handienak izan dituzte Energia elektrikoak (%-15,9) eta Elikadura industriek, edariek eta tabakoak (%-9,4).

Urtarrileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%5,7), eta Gipuzkoan (%2,2). Bizkaian %4,4 jaitsi da. Hil arteko hazkunde-tasa positiboa izan da Araban, %3,9, 2010eko abenduaren aldean. Bizkaian %1,6 eta Gipuzkoan %3,0 jaitsi da.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea  Hazkunde-tasak. 2011 urtarrila (p)

Industriako Produkzioaren Indizea. Ohar metodologikoa

2011ko urtarrileko Industriako Produkzioaren Indizeen zabalkundearekin batera, Eustatek aldaketa bat gauzatu du erabilitako jarduera ekonomikoen sailkapenean (JESN), 93kotik JESN-2009 - kora.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industriako jarduera %0,1 hazi zen 2011ko urtarrilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2011/03/03
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006818_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali