2011/03/18ko prentsa-oharra
Jaiotzak %0,9 gehitu ziren 2010eko hirugarren hiruhilekoan
Batez beste, ezkondutako emakumeak bi urte geroago amatzen dira ezkongabeak baino
2010eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn jaiotako haur kopurua 5.259ekoa izan zen, iazko aldi berean baino %0,9 gehiago, Eustaten datuen arabera. Bizkaian 2.680 haur jaio ziren, %0,4 gutxiago; Araban 802, %4,6 gehiago; Gipuzkoan 1.777, %1,3 gehiago.
Lau jaiotzatatik hirutan amak 30 urte baino gehiago zituen
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen %43,3. Ondoren, goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (%29,3); 25-29ko taldea beherago geratu da, erditzeen %15,5 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak %6,2 dira, eta 40 urtez gorakoen taldean jaiotzen %5,7 gertatu da.
Ezkontzaz kanpoko jaiotzak %32,8 izan ziren, aurreko urteko aldi berean bezalatsu. Ama ezkongabeen batez besteko adina, 31,2 urte; dibortziatu eta alargunena, 35 urte baino zertxobait gehiago. Hiruhileko honetan, batez beste, ezkondutako amak bi urte gehiagorekin amatu dira ezkongabeak baino.
Atzerritarrak 4,4 urte lehenago amatzen dira espainiarrak baino
2010eko udako hiletan Euskal AEn amatutakoen arteko %15,8 atzerritarrak ziren. Ehuneko horren gainetik Araba, %22,9. Bizkaian %15,1 eta Gipuzkoan %13,7.
Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Atzerritarrena, 28,9 urte batez beste; espainiarrena, 33,3.
Bigarren eta hurrengo haurrak %2,3 ugaritu ziren
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2010eko hirugarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.994 haur, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.871 haur (%36) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; hirugarren eta ondorengo seme-alabak, %7. Bizkaian (%40), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%43) baino txikiagoa izan zen, eta hori herrialde horretan baino ez zen gertatu.
2009ko hiruhileko beraren aldean %2,3 hazi zen bigarren eta ondorengoen batez besteko hazkundea. Araban oso nabarmen, %20; Gipuzkoan %6,9; Bizkaian %-5,3.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua