2011-05-31ko prentsa-oharra
2010eko laugarren hiruhilekoan esportazioen prezio unitarioak %6,2 igo ziren urte arteko tasan
Inportazioetan prezioen igoera handiagoa izan zen, %13,5
Euskal AEko esportazioen eta inportazioen prezio unitarioak: 2010eko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko bai esportazioen, bai inportazioen prezio unitarioak, Balio Unitarioaren Indizeetan eta urte arteko tasetan neurtuak, igo egin dira, Eustaten datuen arabera. Inportazioetan gehiago igo da (%13,5) esportazioetan (%6,2) baino.
Aurreko hiruhilekoaren aldean inportazio prezio unitarioen igoera (%3,3) handiagoa izan da, baita ere, esportazioena (%0,8) baino.
Euskal AEko esportazio prezioa: Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari begiratuz gero, Euskal AEko esportazio prezioaren urte arteko tasa-igoera berbera izan da Kontsumoko ondasunetarako eta Bitarteko ondasunetarako, %10,8. Kapital ondasunek %13,7ko jaitsiera izan dute.
Euskal AEko inportazio-prezioa: Euskal AEko inportazio-prezioen urte arteko tasetan jaitsiera dago Kapital ondasunetan, %3,0. Beste bi ondasun-motek igoerak dauzkate tasetan: %16,2 Bitarteko ondasunek eta %3,6 Kontsumoko ondasunek.
Gure ondasunak esportatzen diren eremu geografikoak aintzat hartuz, laugarren hiruhileko honetako esportazio prezio unitarioak, lehengo urteko hiruhileko beraren aldean, handiagoak izan dira eremu guztietan. Munduko gainerakoan %2,8 igo dira, %5,2 Euro-eremuan eta %6,1 27-EBn. Prezio-igoera handiagoa izan da ELGEra bideratutako esportazioetan (%7,2). Inportazioetan handiagoa izan da prezio-igoera, batez ere ELGErekin (%8,4) eta Gainerako estatuekin (%21,3).
Aurreko hiruhilekoaren aldean, esportazio-tasak positiboak izan dira eremu geografiko guztietan, Munduko gainerakoarekin izan ezik (%-0,6). Gainerakoetan, igoerak 27-EBko %1,2tik Euro-eremuko %1,5era doaz.
Inportazioetan, unitate-balioaren indizeen tasa-hazkundeak orokorrak dira eta handiagoak esportazioetarako baino. ELGE (%3,4) eta Gainerako estatuak (%3,8) dira gehien igotzen direnak. Euro-eremuan (%2,1) eta 27-EBn (%2,8) apalagoak dira igoerak.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua