2011/05/12ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOEN AURRERAPENA (HKK) 2011ko 1. HIRUHILEKOA

Euskal AEko BPG urte arteko %0,9 hazi da 2011ko lehen hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean hazkundea positiboa da, %0,3

Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,9ko hazkundea izan du 2011ko lehen hiruhilekoan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. Laugarren hiruhilekoa da, jarraian, urte arteko hazkunde positiboak dituena, eta tasa hamarren batez hobea da 2010eko laugarren hiruhilekokoaren aldean. Urte artean, Espainiako ekonomia %0,7 hazi da, Espainiako bankuak aurreratutako zenbatespenaren arabera.

Euskal AEko BPG %0,3 hazi da aurreko hiruhilekoaren aldean 2011ko lehen hiruhilekoan. Datu hau aurreko hiruhilekokoa baino hamarren batez hobea da, eta baita ere hamarren batez dago Espainiako ekonomiak lortutakoaren gainetik, Espainiako bankuak aurreratutako datuen arabera.

Bilakaera honen oinarrian: industria sektorearen jokaera hobea; eraikuntzaren bilakaera negatiboa; zerbitzuen bilakaera positiboa, apalagoa aurreko hiruhilekoan baino.

BPGren hazkunde-tasak (%). Euskal AE

Enpleguaz dihardugularik, aurreko hiruhilekoaren aldeko bilakaerak negatiboa (%0,4) darrai, eta jaitsiera ere dago, apala, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG urte arteko %0,9 hazi da 2011ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2011/05/12
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006929_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali