2011/05/17ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HIRU HILEROKO KONTU EKONOMIKOAK (HKE) 2011ko 1. HIRUHILEKOA

Euskal AEko BPGk urte arteko %0,9ko hazkundea izan zuen 2011ko lehenengo hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean hazkundea, %0,3

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko BPG %0,9 hazi da 2011ko lehen hiruhilekoan, 2010eko aldi berarekin alderatuz gero. Tasa hamarren bat hazi da, aurreko hiruhileko hazkundearekiko.

Espainiako ekonomiarako datua %0,8 izan da; 27-Europar Batasunerako eta Euro-16 zonalderako, %2,5, eta %2,3 Estatu Batuetarako.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, Euskal AEko BPG %0,3 hazi zen, hamarren bat gehiago. Hiruhilekoen arteko aldakuntza hau Espainiakoaren antzekoa izan da, hamarren bat txikiagoa AEBtakoa (%0,4) baino eta bost hamarren txikiagoa 27-EBkoa eta Euro-16koa (%0,8) baino.

BPG m/p. Urte arteko hazkunde-tasak. (%)

Eskaintzaren ikuspegitik, hiruhileko honetako urte arteko hazkundea industriak jokaera hobea izan duelako gertatu da. Zerbitzuetan positiboa izan da bilakaera, zertxobait gutxiago aurreko hiruhilekoan baino, eta merkatu-zerbitzuetan hobeto ez-merkatukoetan baino. Eraikuntzan oraindik ere negatiboa izan zen jarduera, baino aurreko hiruhilekoan baino apalkiago.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %

Lehen sektoreak jaitsierak izan ditu bai urte artean (%-14,1), bai aurreko hiruhilekoaren aldean (%-26,5).

Industrian, hiru hiruhilekoetan hazi –gutxi- ondoren, urte arteko %3,0 dugu, %0,9 hiruhileko artean.

Urte artekoa puntu bat eta lau hamarren handiagoa da aurreko hiruhilekoaren aldean eta lau hamarren handiagoa hiruhilekoen arteko tasan. 2009an jaitsiera handiak izan ziren industrian, bai urte artean, bai hiruhileko artean; 2010ean hazkunde txikiak; 2011ko lehen hiruhilekoan industriak ditu hazkunde-tasarik handienak.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %

Eraikuntzak berriz izan du urte arteko tasa negatiboa (%-4,4); aurreko hiruhilekoan baino puntu bat eta zortzi hamarren hobea. Jaitsiera bai etxegintzan, bai obra zibilean gertatu da. Hiruhilekoen artean berriz ere tasa negatiboak, bi puntu eta bederatzi hamarren.

Zerbitzuen sektoreko bilakaera globala apur bat mantsotu da urte eta hiruhileko arteko hazkunde-tasetan, positiboa bada ere. Urte artekoan %1,0 hazi zen, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago, eta hiruhileko arteko terminoetan bilakaera positiboa izan zuen, %0,1; aurreko hiruhilekoan sei hamarren hazia zen.

2011ko lehen hiruhilekoan Merkatuko zerbitzuak %1,0 hazi dira urte artean; %0,9 izan zen aurreko hiruhilekoan. Hiruhileko arteko hazkundea, %0,2, 2010eko laugarrenean (%0,7) baino gutxiago.

Administrazio Publikoarekin lotutako Ez-merkatuko zerbitzuak apaltasun bidean sartu dira: %0,9 hazi dira urte artean, puntu bat eta hamarren bat gutxiago aurreko hiruhilekoaren aldean. Hiruhileko artean %1,4ko jaitsiera dugu, aurreko hiruhilekoan bilakaera positiboa izan zelarik.

Sektore-agregatuen bilakaerak Balio Erantsiaren urte arteko %0,9ko hazkundea ekarri du; hiru hamarren hobeto 2010eko laugarren hiruhilekoan baino. Hiruhilekoen artean 2010eko laugarreneko %0,2tik 2011ko lehenengoko %0,5era pasatu da.

Aurreko hiruhilekoan bezalaxe, Eskariaren aldetiko gertaera nabarmenena kanpo-sektorearen jokaera ona izan da. Barne-eskaria %0,3 hazi zen, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren hobeto.

graf0006937_04_e.png

Familia-etxeen azken kontsumoaren gastua (Kontsumo pribatua) %0,8 hazi zen urte artean. Aurreko hiruhilekokoa baino lau hamarren gutxiago. Hiruhilekoen artean ere gauzatzen da moteltzea: %0,2 hazi da, eta %0,5 hazi zen 2010eko laugarren hiruhilekoan.

Kontsumo Publikoak (Herri administrazioen azken kontsumoko gastua) neurritsu jokatu du berriz ere. 2011ko lehen hiruhilekoan urte arteko tasa, %1,3, aurreko hiruhilekoan baino zertxobait hobea; hiruhilekoen artean 2010eko laugarreneko %-0,6tik 2011ko aurreneko %-1,5era.

Kapital Eraketa Gordinak (Inbertsioak) tasa negatiboak ditu berriz ere: %1,8ko jaitsiera urte artean, aurreko hiruhilekoan baino puntu bat eta lau hamarren gutxiago. Hiruhilekoen artean hazkunderik ez aurrekoaren aldean.

Kontsumo publikoaren eta pribatuaren eboluzioak, Kapitalaren eraketa gordinak eta horien pisu erlatiboek zehazten dute Barne Eskariaren jarrera. Hazkunde-tasa positiboa du (%0,3) urte artean, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago. Hiruhileko arteko hazkundeak (%0,6) bost hamarrenez egin du hobera aurreko hiruhilekoaren aldean.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %

Kanpo sektorean, aurreko hiruhilekoan bezalaxe, ekarpen positiboa egiten zaio BPGri. Urte artean esportazioak (%13,7) gehiago hazi dira inportazioak (%12,0) baino; beraz, kanpo-saldoak hobera egin du, eta honek BPGren bilakaera hobea ekarri du Barne Eskariaren aldean.

Lanpostuetan, hamarren bateko jaitsiera dugu urte artean eta lau hamarren hiruhileko artean. Negatiboa bada ere, hiruhileko honetako urte arteko tasa 2010eko laugarren hiruhilekokoa baino lau hamarren hobea da. Termino absolutuetan, tasa hauekin 800 bat enplegu galdu dira aurreko urteko aldi beraren aldean.

Nekazaritzak, industriak eta eraikuntzak enplegua galdu dute urte arteko tasan eta hiruhileko artekoan; zerbitzuen sektoreak joera hobea izan du urte artean.

BPGren bilakaeran, Araba ibili da hoberen urte arteko tasetan, %1,3 hazi da; Bizkaian %1,0 eta Gipuzkoan %0,7. Hiruhileko artean, Arabak %0,2, Bizkaiak %0,4, Gipuzkoak %0,3.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk urte arteko %0,9ko hazkundea izan zuen 2011ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2011/05/17
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006937_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali