2011/04/26ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,3 igo ziren 2011ko martxoan aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2011ko martxoa, 2010ekoarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuek %1,1eko gehikuntza izan zuten.
2011ko martxoan, Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea %0,3 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa hil horretarako %1,1 igo zen, EUSTATen datuen arabera.
2011ko martxoan, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,5 igo dira.
Martxoan Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek goranzko bilakaera izan zuten, indar ezberdinez, lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,1eko igoera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %1,6koa. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak areago erakusten ditu intentsitate ezberdinak. Etxegintzako lehengaien kostuak %0,1 igo dira eta Obra Zibilekoenak %4,7.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%29,0), Petrolio-fintzea (%25,7) eta Metalurgia (%18,8) nabarmentzen dira, besteren artean. Berriz, urteko prezioetan (2011ko martxoa 2010ekoaren aldean) jaitsierak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Erauzketa industriak (%-6,8), Zura eta artelazkia, altzariak izan ezik (%0,1), Mineral ez-metalezkoen beste produktuen fabrikazioa (%1,4) eta Altzarigintza eta beste manufaktura-industriak (%1,6).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua