2011-05-27ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,2 jaitsi ziren 2011ko apirilean aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2011ko apirila, 2010ekoarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %1,1 gehitu ziren.
2011ko apirilean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,1 igo zen, EUSTATen datuen arabera.
2011ko apirilean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,2 jaitsi dira.
Apirilean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,4ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,2ko igoera. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak intentsitate ezberdinak erakusten ditu. Etxegintzako lehengaien kostuak %0,1 igo dira eta Obra Zibilekoenak %4,3.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%26,7), Petrolio-fintzea (%23,2) eta Metalurgia (%15,9) nabarmentzen dira, besteren artean. Berriz, urteko prezioetan (2011ko apirila 2010ekoaren aldean) jaitsierak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Erauzketa industriak (%-6,8), Zura eta artelazkia, altzariak izan ezik (%0,8), eta Altzarigintza eta beste manufaktura-industriak (%1,6).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua