2011-05-30eko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %5,9 murriztu zen 2011ko lehen hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean Eraikuntza sektorea %2,6 hazi zen
EUSTATek landutako datuen arabera, 2011ko lehen hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %5,9 murriztu zen, termino nominaletan, Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2011ko lehenengo hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %2,6 hazi zen, 2010eko laugarren hiruhilekoaren aldean
2011ko lehen hiruhilekoan, Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintza azpisektoreari -urte arteko %5,8ko jaitsiera izan baitzuen-, eta Obra zibilekoari, -%6,1koa- zor izan zitzaien.
Hiruhilekoen artean, 2011ko lehen hiruhilekoko sektoreko jarduera aurrekokoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera positiboa du, %1,4; baita Obra Zibilak ere, %4,8.
Eraikuntzako enplegua 2011ko lehen hiruhilekoan %1,8 jaitsi zen 2010eko laugarrenaren aldean, eta %8,4 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); datu-bankua