2011/05/05eko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %6,1 hazi zen 2011ko martxoan
Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2011ko otsailarekin alderatuta %0,3 igo zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2011ko martxoan, lan egutegiko termino homogeneoetan, %6,1 hazi zen Euskal AEko industriako jarduera, 2010eko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,3 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2011ko otsailarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2011ko martxoko indizearen bilakaerak den-denen igoerak erakusten ditu, 2010ekoaren aldean. Energia %6,7 igo da, Bitarteko ondasunak %9,1, Ekipo-ondasunak %4,0, Kontsumo-ondasunak %2,6. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %6,6 igo dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %11,6 jaitsi.
2011ko martxoko hil arteko aldakuntza, 2011ko otsailaren aldean, positiboa izan da industria talde handi guztientzat, Energiarako izan ezik, non %1,5 jaitsi den. Ekipo-ondasunak %0,5 igo dira, Bitarteko ondasunak %0,3; Kontsumo-ondasunak %3,9. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %5,3 igo dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %1,3 jaitsi.
2011ko martxoan hazkunderik handienak izandako sektoreak, aurreko urteko hil beraren aldean, Makineria eta ekipoa (%12,0) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (%10,3) eta izan dira.
Berriz, Energia elektriko, gas eta lurrun sektoreak urte arteko %10,0ko jaitsiera izan du, eta Material eta ekipo elektrikoak %2,5ekoa.
Martxoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%7,8), Bizkaian (%5,7) eta Gipuzkoan (%5,5). Hil arteko hazkunde-tasa positiboa izan da Gipuzkoan (%1,2) eta Araban (%0,1); Bizkaian %0,4ko jaitsiera, 2011ko otsailaren aldean.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua