2011-06-23ko prentsa-oharra
2010eko datuen aurrerapena
Behin-behineko datuen arabera 2010ean I+Gn egindako gastua %5,1 gehitu zen Euskal AEn
I+Gn dedikazio osoko baliokidetzan lan egin zuen pertsona kopurua %5,2 gehitu zen
EUSTATek dituen behin-behineko datuen arabera, 2010. urtean %5,1 gehitu zen Euskal AEn ikerketa zientifikoari eta garapen teknologikoari lotutako jardueretan (I+G) egindako gastua.
Eta, Euskal AEn, I+Gn dedikazio osoko baliokidetzan lan egin zuen pertsona kopurua %5,2 gehitu zen.
I+Gko gastuan eta langile kopuruan izan ziren gehikuntzak egikaritze-sektoreen portaera onaren ondorioz eman ziren.
Enpresen sektorea nabarmendu behar da, behin-behineko datuen arabera sektore honek %6,3 gehitu zuelako barne-gastua eta %6,9 langile kopurua I+Gri lotutako jarduerei dagokienez.
Goi-mailako irakaskuntzaren sektorean, aldiz, %2,2 eta %3,3 gehitu ziren hurrenez hurren I+Gko gastua eta langile kopurua.
Azkenik, administrazio publikoaren sektorean %1,2 gehitu zen I+Gn egindako gastua, baina arlo horretako langile kopurua %6,5 gutxitu zen.
Ohar metodologikoa: Eustatek lehenengo aldiz egin du I+Gko gastuak eta langile kopuruak 2010ean izan zuen bilakaerari buruzko Datuen Aurrerapena. Horretarako, hain zuzen, aurreko urteko gastu osoaren %82,7 zuten (denek batera) enpresak, unibertsitateak eta erakundeak hartu ditu eta ekainean aurreratu ahal izan ditu urte honetako azaroan emango diren behin betiko emaitzen aurrerapena.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: José Miguel Escalada
Tel.: +34-945-01 75 96 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko datu bankua