2011-06-20ko prentsa-oharra
Bi haur baino gehiago dauzkaten emakumeen portzentajea jaitsi egin da
Emakumeko batez besteko haur kopurua 1,4ra jaitsi da
2006ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistikatik Eustatek landutako datuen arabera, 15 urte eta gehiagoko emakumeen bi haur baino gehiago dauzkatenen portzentajea 1996ko %22,4tik 2006ko %18,3ra jaitsi da. Jaitsi dira bai 3 haur edukitako emakumeak (%10,9 2006an, %12,1 1996an), bai 4 edo gehiago edukitakoak (%7,4 2006an, %10,3 hamar urte lehenago).
2006an Euskal AEko 15 urte baino gehiagoko emakumeek batez beste 1,4 haur zeuzkaten; 1996an 1,5. 40 urte baino gehiagoko emakumeak aintzat harturik, emakumeko 2 dira; 2,4 1996an.
Heltzen bazaio batez besteko haur-kopuruari amen belaunaldiaren arabera, 1940an jaiotako emakumeengana -2006an 66 urte edo gehiago- iritsi arte batez besteko haur kopurua 2,48 zen. Emakumeko batez besteko haur kopurua jaitsiz joan da belaunaldietan zehar. 1941 baino lehenago jaioentzat 2,48 eta 1,35 1961 eta 1965 artean jaioentzat.
15 urte eta gehiagoko ia hiru emakumetatik bi ama dira
Euskal AEn 15 urte eta gehiagoko 954.000 emakume bizi dira; 621.000 ama dira, ia hirutik bi.
40 urte eta gehiagoko emakumeen artean, ugalkortasunari begira jarduerarekiko harremanaren arabera, batez besteko haur kopurua berbera da okupatu zein langabeentzat; ez-aktiboekiko, 0,7 haur gutxiago dituzte.
40 urte eta gehiagoko emakumeen arteko batez besteko haur kopuruari ikasketa-mailaren arabera begiratuz gero, goi-mailako ikasketak dituztenen ugalkortasuna txikiagoa da.
Zenbait belaunalditan, goi-mailako ikasketak dituzten emakumeek ia 0,5 haur gutxiago izan dituzte, gutxiago ikasi dutenek baino. Orokorrean batez besteko haur kopurua jaitsi den bezalaxe, batez besteko haur kopuruen arteko aldeak ere jaitsiz joan dira, eta alde horiek askoz txikiagoak dira emakume gazteagoen belaunaldietan, alegia 1961 eta 1965 artean jaiotakoentzat.
Euskal AEko hiru lurraldeetan emakumeek, batez beste, 2 haur edukitzen dituzte, baina eskualdeei begiratuz gero badago alderik. Arabako mendialdea (2,3) eta Goierri (2,2) nabarmentzen dira. Plentzia-Mungia (1,9) da emakumeko batez besteko haur kopurua Euskal AEko batez bestekoaren azpitik dagoen eskualde bakarra.
Donostiak du, hiriburuen artean, emakumeko batez besteko haur-kopururik txikiena
Gasteizen emakumeko batez besteko haur-kopurua 2 da; 1,9 Bilbon eta 1,8 Donostian, beti ere 40 urte eta gehiagoko emakumeen artean.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Ana Miranda Liguerzana
Tel.:+34-945-01 75 34 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika 2006. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika 2006. Datu-bankua