HomeGaiakZor publikoaPrentsa Oharrak EAEko administrazioen...

2011-06-29ko prentsa-oharra

Euskal AEko SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKAK, 2009. URTEA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

EAEko administrazioen sarrera arruntek % 12,7 egin zuten behera 2009an

BPGrekiko finantza zorra igo zen: 2008ko % 4,3tik 2009ko % 7,2ra

EUSTATen datuen arabera, EAEko administrazioen (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, udaletako administrazioak, horien erakunde autonomoak eta udalaz gaineko eta azpiko erakundeak) sarrerek % 1,0 egin zuten behera 2009an, 2008. urtearen aldean; gastuak, aldiz, % 5,4 igo ziren.

Sarrera guztien beherapena eragiketa arrunten ondorioz eman zen: guztirakoaren % 83 izan ziren eta beherapena % 12,7koa. Izan ere, kapitalaren sarreretan eta finantza sarreretan izandako igoerek ezin izan zioten aurre egin beherapenari.

Gastu guztiak % 5,4 igo ziren, finantzazkoak ez diren eragiketak % 5,2 igo zirelako eta finantza-eragiketak % 10,5.

Bilakaera horien ondorioz, “eragiketa arrunten saldoa” negatiboa izan zen, 247,5 milioi eurotan; eta “finantzazkoa ez den aurrekontu saldoa” 2008. urtearekiko narriatu egin zen, 3.020,7 milioi euroko defizita lortu zuen.

graf0007023_01_e.png

Zerga-sarreren bilakaera aztertzean aurkitu den ezaugarri komuna, udal-zergak izan ezik, 2009ko zerga-bilketaren beherapena da.

Diru-bilketaren garrantzia kontuan hartuta egindako azterketaren arabera, PFEZren ziozko sarrerek (zerga-sarrera guztien artean % 34,4 izan zirenak) % 13,3 egin zuten behera. Bigarrenik, BEZa, guztirakoaren % 33,5 izan zen eta % 8,4 egin zuen behera. Hirugarrena eta laugarrena dira, diru-bilketaren garrantziaren arabera, Zerga Bereziak eta Sozietateen gaineko Zerga. Hauek % 4,3 eta % 27,0 egin zuten behera, hurrenez hurren.

Garrantzi kuantitatibo askoz txikiagoa izan arren, udal-zergek ez dute ia aldaketarik izan; eta beste zerga batzuek % 30,7 egin dute behera. Beste sarrera arruntek, gainera, % 13,0 egin zuten behera.

Gastuari dagokionez, finantzazkoak ez diren kapitulu guztietan eman ziren aldakuntza-tasa positiboak, transferentzia arruntetan izan ezik. Langileriaren gastuak % 6,1 igo ziren, aurreko urtean baino puntu bat eta lau hamarren gutxiago. Aurreko urtearen aldean hazkunde neurrizkoagoa izan zuten arren, beste gastu arruntak % 8,5 igo ziren. Transferentzia arruntetan joera-aldaketa eman zen: aurreko urtearen aldean % 8,0 egin zuten behera. Deskribatutako bilakaera multzoaren ondorioz, eragiketa arrunten ziozko gastua % 1,5 igo zen eta, kapital-gastuaren eragiketekin batera, finantzazkoak ez diren eragiketen ziozko gastuaren guztirakoa % 5,2 igotzea eragin zuen.

Eragiketa arrunten saldo negatiboa eta kapital-eragiketen saldo negatiboa batzean finantzazkoa ez den aurrekontu saldo negatiboa atera zen, 3.020,7 milioi eurokoa, hau da, 2009ko BPGren % 4,7.

graf0007023_02_e.png

Administrazio publikoen zor bizia 4.678,2 milioi eurokoa izan zen 2009ko abenduaren 31n. Egindako pasibo berrien eta ordaindu gabe dagoen zorraren amortizazioaren arteko aldea 1.751,9 milioi eurokoa izan zen 2009. urtean; hots, 2008. urteko amaieraren aldean zor garbia % 59,9 igo zen.

Zorraren igoera horrek ekarri du BPGri dagokionez ehunekoa % 4,3raino igotzea 2008an, eta % 7,2raino 2009an.

graf0007023_03_e.png

2009. urtean, administrazio publikoa 1.096 erakundek osatzen zuten. Guztira 111.834 langile izan zituen, 2008an baino % 1,2 gehiago. Langile guztien artean % 68,7k Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sektore publikoan lan egin zuen; % 9,1k foru administrazioetako sektore publikoan eta gainerako % 22,2k tokiko administrazioetako sektore publikoan. Lan motari dagokionez, % 69,9k enplegu finkoa zuen.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Jose Javier Aramburu Tel.: +34-945-01 75 80 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Sektore Publikoaren Aurrekontuen Estatistikei buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Sektore Publikoaren Aurrekontuen Estatistikei buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EAEko administrazioen sarrera arruntek % 12,7 egin zuten behera 2009an

Eragiketa : 
Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak
Eragiketa kodea : 
153011
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2011/06/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0007023_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali