2011-06-29ko prentsa-oharra
EUSKAL AEko ERAIKUNTZA KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2011ko MAIATZA
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,7 jaitsi ziren 2011ko maiatzean aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2011ko maiatza, 2010ekoarekin alderatuta) eraikuntza kostuek lehengoan iraun dute (%0,0)
2011ko maiatzean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,7 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasan aldaketarik ez (%0,0), EUSTATen datuen arabera.
2011ko maiatzean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,9 jaitsi dira.
Maiatzean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek beheranzko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,7ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %1,7koa. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak: Etxegintzako lehengaien kostuak %1,0 jaitsi dira eta Obra Zibilekoenak %2,2 igo.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%18,2), Petrolio-fintzea (%19,0) eta Metalurgia (%11,8) nabarmentzen dira, besteren artean. Berriz, urteko prezioetan (2011ko maiatza 2010ekoaren aldean) jaitsierak edo igoera txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Erauzketa industriak (%-8,4), Mineral ez-metalezkoen beste produktuen fabrikazioa (%0,5) eta Altzarigintza eta beste manufaktura-industriak (%1,4).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago