2011-07-29ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HERRI ADMINISTRAZIOEN KONTU EKONOMIKOAK (2009)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2009an Euskal AEko Herri administrazioek 3.564 milioi euroko defizita izan zuten

Estatuaren administrazioak 262 milioiko defizita izan zuen Euskal AEn; Euskal administrazioek 3.302 milioikoa.

Euskal AEko herri administrazioen (euskal administrazioak, estatuarena eta Gizarte segurantza) defizita 3.564 milioikoa izan zen 2009an nazio-kontabilitatearen terminoetan, BPGren %5,5, Eustaten datuen arabera.

Saldo negatibo hau aurrenekoa da 2000. urtetik, zeinetik dauden eskuragarri datu homogeneoak.

herri administrazioen finantza-gaitasunaren (+) edo finantza-beharraren (-) bilakaera (BPGren %)

Saldoaren bilakaera negatiboa da bai estatuan, bai 27-EBn: estatuan defizita BPGren %4,1 zen 2008an, eta %11,1 2009an; 27-EBn %2,3 2008an eta %6,8 2009an.

Euskal AEko Herri Administrazioen finantzazio beharren oinarrian baliabide ez-finantzarioen %9,6ko jaitsiera eta enplegu ez-finantzarioen %8,3ko igoera daude, 2008koen aldean.

Baliabide ez-finantzarioen artean, pisurik handienekoen murrizketa nabarmendu behar: Produkzioaren eta inportazioen gaineko zergak, zeinak %29,1 baitira, %7,1 murriztu ziren; errenta eta ondarearen gainekoak (%26,1) %17,7 murriztu ziren; gizarte-kotizazioak (%34,3) %0,6 murriztu ziren.

Enplegu ez-finantzarioen atalean, gizarte-prestazio eta transferentziak, zeinak enpleguen %42,0 diren, %10,5 hazi ziren 2008.aren aldean: 2008an BPGren %14,5 ziren, %16,9 2009an.

Administrazio guztien saldoak egin du okerrera. Estatuaren administrazio erregionalizatua pasa da 2008ko 1.685 milioi positiboetatik 2009ko 293etara. Gizarte-segurantzan 2008ko 122 milioi negatiboetatik 2009ko 554etara joan da.

Euskal AEko herri administrazioen aurrezki garbia eta finantza-gaitasuna (+) edo finantza-beharra (-) 2009 (milaka euro)

Euskal administrazioetan finantzazio-beharra 3.302 milioikoa izan zen 2009an (BPGren %5,1); 2008an 758 milioi (BPGren %1,1).

Aurreko ekitaldian bezalaxe, instituzio guztien saldoak egin du okerrera: Eusko Jaurlaritzaren finantzazio beharra 2008ko 785 milioietatik 2009ko 2.545etara joan da. Arabako foru eta udal administrazioetan 122 milioitik 174etara; Bizkaian 2008ko 164 positiboetatik 2009ko 208 negatiboetara; Gipuzkoan 15 negatiboetatik 376 negatiboetara.

Herri administrazioen parte-hartzea azken eskarian Euskal AE (milaka euro) 2004-2009

Barne eskari publikoaren parte-hartzea barne eskari guztian handitu egin zen 2008ren aldean; %20,8an da, 2,7 puntu gehiago.

Herri administrazioen parte-hartzeak azken kontsumoaren gastuan haziz ere darrai; 2009an Euskal AEko azken kontsumoaren gastuaren %22,6 izan zen, 2008an %21,0.

Hazkunderik handiena gertatzen da Herri administrazioen Kapital Eraketa Gordinaren pisuan Euskal AEko ekonomian, zeina joan den 2008ko %10,6tik 2009ko %15,3ra, 4,7 puntuz hazi da. Inbertsioen %96,4 euskal administrazioek egin zuten, gainerako %3,6 estatu administrazio erregionalizatuak.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Clara Ramos Hernández Tel.: +34-945-01 75 97 Faxa: +34-945-01 75 01 Herri administrazioen kontu ekonomikoen gaineko prentsa-ohar gehiago Herri administrazioen kontu ekonomikoen gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009an Euskal AEko Herri administrazioek 3.564 milioi euroko defizita izan zuten

Eragiketa : 
Administrazio publikoen kontuak
Eragiketa kodea : 
173001
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2010-2023
Eguneratze data : 
2011/07/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0007133_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali