2011-07-28ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,1 jaitsi ziren 2011ko ekainean aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2011ko ekaina, 2010ekoarekin alderatuta) eraikuntza kostuek lehengoan iraun dute (%0,0)
2011ko ekainean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,1 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasan aldaketarik ez (%0,0), EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, 2011ko ekainean lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,1 jaitsi dira.
Ekainean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Obra Zibilean %0,2ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Etxegintzan aldaketarik ez (%0,0). Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak: Etxegintzako lehengaien kostuak %1,0 jaitsi dira eta Obra Zibilekoenak %1,9 igo.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%19,2), Petrolio-fintzea (%17,7) eta Metalurgia (%10,1) nabarmentzen dira, besteren artean. Berriz, urteko prezioetan (2011ko ekaina 2010ekoaren aldean) jaitsierak edo igoera txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Erauzketa industriak (%-8,3), Mineral ez-metalezkoen beste produktuen fabrikazioa (%0,3) eta Altzarigintza eta beste manufaktura-industriak (%1,4).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua