2011-08-04ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %2,4 hazi zen 2011ko ekainean
Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2011ko maiatzarekin alderatuta %2,0 jaitsi zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2011ko ekainean, lan egutegiko termino homogeneoetan %2,4 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2010eko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %2,0 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2011ko maiatzarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2011ko ekaineko indizearen bilakaerak alde nabarmenak erakusten ditu, 2010ekoaren aldean. Energia %8,1 jaitsi da, Bitarteko ondasunak %5,2 hazi, Ekipo-ondasunak %3,0 hazi eta Kontsumo-ondasunak %0,7 jaitsi. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %10,7 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %2,4 hazi.
2011ko ekaineko hil arteko aldakuntza, 2011ko maiatzaren aldean, oso bestelakoa izan da industri talde handietan. Energia %1,0 jaitsi da, Bitarteko ondasunak %1,5 jaitsi, Ekipo-ondasunak %0,1 jaitsi eta Kontsumo-ondasunak %3,0 hazi. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %0,8 hazi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %3,7.
2011ko ekainean hazkunderik handienak izandako sektoreak, aurreko urteko hil beraren aldean: Makineria eta ekipoa (%12,5) eta Zur, papera eta arte grafikoak (%10,5).
Berriz, Material eta ekipo elektrikoa urte arteko %4,5 jaitsi da eta Elikadura-industriak, edariak eta tabakoa %0,3.
Ekaineko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%6,6) eta Gipuzkoan (%2,9); Bizkaian %0,2 jaitsi da. Hil arteko hazkunde-tasak negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %-4,1, Araban %-1,0 eta Bizkaian %-0,4, 2011ko maiatzaren aldean.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua