2011-09-23ko prentsa-oharra
Euskal AEko Eraikuntzaren sektoreak %14,8 egin du behera 2011ko bigarren hiruhilekoan
Joan den hiruhilekoarekin alderatuta, Eraikuntzaren sektoreak %7,5 egin du behera
EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko Eraikuntzaren sektoreak %14,8ko beherapen nominala izan du 2011ko bigarren hiruhilekoan.
Estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, 2011ko bigarren hiruhilekoan Eraikuntzaren sektoreak %7,5 egin du behera (2011ko lehenengo hiruhilekoarekin alderatuta).
Eraikuntzaren sektoreak 2011ko bigarren hiruhilekoan behera egin du Eraikinen eta Obra Zibilen azpisektoreek emaitza negatiboak izan dituztelako; Eraikinen azpisektoreak urte arteko %16,8ko beherakada izan du, eta Obra Zibilarenak, ostera, %10,8koa.
Hiruhileko arteko datuei dagokienez, sektoreak 2011ko bigarren hiruhilekoan eta aurreko hiruhilekoan izan duen jarduera alderatuz gero, ikusten da Eraikinen azpisektoreak %6,9ko bilakaera negatiboa izan duela; Obra Zibilen azpisektoreak, ostera, %8,6ko beherakada erregistratu du.
Eraikuntzaren sektoreko enpleguak %1,6 egin du behera, 2011ko lehenengo hiruhilekoarekin alderatuta.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); datu-bankua