2011-10-05eko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %1,9 hazi da 2011ko abuztuan
Aurreko hilabetearekin, 2011ko uztailarekin, alderatuta Euskal AEko industri produkzioa %0,6 jaitsi da
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa %1,9 hazi da 2011ko abuztuan, 2010eko hilabete berarekin alderatuta betiere. Aurreko hilabetearen, hau da, 2011ko uztailaren aldean Euskal AEko industri produkzioa %0,6 jaitsi da, baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.
Industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2011ko abuztuko indizearen eta 2010eko abuztuko indizearen bilakaeren artean aldeak eman dira sektore guztietan: ekipamenduko ondasunak %14,0 igo dira, tarteko ondasunak %2,8 hazi dira eta kontsumo-ondasun guztiak %0,1 jaitsi dira, batez ere kontsumo-ondasun iraunkorrek behera egin dutelako (%3,5) nahiz eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak %0,4 igo. Energiak %11,0 egin du behera.
2011ko abuztuko hilabete arteko aldakuntzak (2011ko uztailaren aldean) ikur ezberdina izan du industriako sektore nagusietan. ekipamenduko ondasunak %2,8 igo dira baina tarteko ondasunak %4,7 jaitsi dira eta energia %1,2 jaitsi da. Kontsumo-ondasun guztiek %1,3 egin dute behera, kontsumo-ondasun iraunkorrak %0,4 igo arren kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %1,7 egin dutelako behera.
2011ko abuztuan (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan dituzten sektore nagusiak garraio materiala eta makineria eta ekipoa izan dira, %41,2 eta %11,5eko tasekin hurrenez hurren.
Bestalde, elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak eta energia elektrikoa, gasa eta lurrina sektoreek urte batetik bestera % 10,5 eta % 8,5 egin dute behera, hurrenez hurren.
Lurralde historikoka, Industri Produkzioaren Indizearen urte batetik besterako abuztuko bilakaerak ikur positiboa izan du Araban (% 16,1eko igoera), baina Bizkaian eta Gipuzkoan beherapenak eman dira, % 0,1 eta % 2,2 hurrenez hurren. Hilabete batetik besterako hazkunde-tasa, 2011ko uztaileko datuekin alderatuta, positiboa izan da Araban, %8,5 igo baita; baina Bizkaian eta Gipuzkoan % 2,0 eta % 4,1 egin dute behera hurrenez hurren.
Argibide gehiago eskuratzeko:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua