2011-09-01eko prentsa-oharra
EUSKAL AE-KO ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2011KO UZTAILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,1 jaitsi dira 2011ko uztailean, aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2010eko uztailetik 2011ko uztailera) eraikuntzaren kostuak % 0,5 igo dira.
EUSTATen datuen arabera, Euskal AEn eraikuntzako kostuen indizeak % 0,1 egin du behera 2011ko uztailean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa % 0,5eraino igo da.
Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2011ko uztailean laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (% 0,0), baina lehengaien kostuek % 0,1eko beherapena izan dute.
Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreetako lehengaien kostuek bilakaera ezberdina izan dute uztailean; aurreko hilabetearen aldean % 0,2 egin dute behera eraikuntzako kostu horiek eta % 0,2 egin dute gora obra zibilaren kostuek. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaera aztertuta ikusten da eraikuntzako lehengaien kostuek % 0,6 egin dutela behera baina obra zibileko kostuek % 3,3 egin dutela gora.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handiena izan dutenak, besteak beste, petrolioaren birfinketa (% 24,4); energia elektrikoa, gasa eta lurrina (% 20,9), eta metalgintza (% 9,3) sektoreak izan dira. Baina ondoren ematen diren sektoreetako lehengaien prezioak urte batetik bestera (2010eko uztailetik 2011ko uztailera) txikitu egin dira edo igoera txikiagoa izan dute: erauzteko industriak (-% 7,4); metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa (% 0,6) eta altzarien fabrikazioa eta manufakturen beste industria batzuk (% 1,3).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01.
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx