2011-09-29ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2011KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren kostuek % 0,2 egin dute behera 2011ko abuztuan, aurreko hilaren aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2010eko abuztutik 2011ko abuztura) eraikuntzaren kostuak % 0,5 igo dira.

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizeak % 0,2 egin du behera 2011ko abuztuan, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa % 0,5eraino igo da.

Tasas de variación interanual del mes de diciembre, 2006-2011
Fuente: EUSTAT. Índice de costes de la construcción de la C.A. de Euskadi

Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2011ko abuztuan laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (% 0,0), baina lehengaien kostuek % 0,3ko beherapena izan dute.

Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreetako lehengaien kostuek antzeko bilakaera izan dute abuztuan, baina intentsitate ezberdinekoa; aurreko hilabetearen aldean % 0,2 egin dute behera eraikuntzako kostu horiek eta obra zibilaren kostuek beherapen handiagoa izan dute, % 0,8koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaera aztertuta ikusten da eraikuntzako lehengaien kostuek % 0,3 egin dutela behera baina obra zibileko kostuek % 2,8 egin dutela gora.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handiena izan dutenak, besteak beste, energia elektrikoa, gasa eta lurrina (% 21,0); petrolioaren birfinketa (% 20,0) eta metalgintza (% 8,0) sektoreak izan dira. Baina ondoren ematen diren sektoreetako lehengaien prezioak urte batetik bestera (2010eko abuztutik 2011ko abuztura) txikitu egin dira edo igoera txikiagoa izan dute: erauzteko industriak (-% 6,4); metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa (% 0,4) eta altzarien fabrikazioa eta manufakturen beste industria batzuk (% 1,1).

Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. 2011ko abuztua. Behin-behineko datuak
Iturria: EUSTAT. Eraikuntzaren kostuen indizea

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago. Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuek % 0,2 egin dute behera 2011ko abuztuan, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2011/09/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0007283_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali