2011/09/08ko prentsa-oharra
Euskal Autonomia Erkidegoko BPGK urte arteko %0,8ko hazkunde positiboa izan du 2011ko bigarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean hazkundea positiboa da, %0,2
Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,8ko hazkundea izan du 2011ko bigarren hiruhilekoan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. Datu hori kontuan hartuta, hazkundea aurreko hiruhilekokoa baino hamarren bat txikiagoa da. Urte artean, Espainiako ekonomia %0,7 hazi da, Estatistikako Institutu Nazionalak egindako zenbatespenaren arabera.
Beste alde batetik, Euskal AEko Barne Produktu Gordinak 2011ko bigarren hiruhilekoan %0,2 egin du gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Urte arteko datuan bezala, kopuru hori aurreko hiruhilekoko bilakaera baino hamarren bat txikiagoa da, eta Espainiako ekonomiak lortutakoaren berdina.
Urte arteko bilakaeraren oinarrian egon dira zerbitzu sektorearen bilakaera apur bat positiboa, eta industria sektorearen kopuru moderatuagoak, aurreko hiruhilekoan baino, eta eraikuntzaren beherakada handiagoa.
Enpleguari dagokionez, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean bilakaerak negatiboa izaten jarraitzen du (%0,4ko jaitsiera), baina igoera txiki bat izan du (%0,1), aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Ohar metodologikoa: 2011ko bigarren hiruhilekoko argitalpen honetan 2009. urteko behin betiko datuak sartu dira, eta 2010ekoak, Euskal AEko Kontu Ekonomikoen aurrerapena. Horren ondorioz Hiruhilekoko Kontuen serieen birzenbatespena egin behar izan da 2009ko lehenengo hiruhilekotik aurrera.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu
Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua