2009/09/07ko prentsa-oharra
Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduera %3,3 igo da 2011ko uztailean
Aurreko hilabetearekin, 2011ko ekainarekin, alderatuta %1,8 igo da Euskal AEko industri produkzioa
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2010eko uztailaren aldean %3,3 hazi da 2011ko uztailean. Aurreko hilabetearen, hau da, 2011ko ekainaren aldean Euskal AEko industri produkzioa %1,8 igo da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2011ko uztaileko indizearen bilakaeran diferentziak ageri dira sektore guztietan, 2010eko uztailaren aldean. Ekipamenduko ondasunak %8,6 igo dira, tarteko ondasunak %4,4 gehitu dira, eta kontsumo-ondasunek, oro har, %1,6 egin dute gora, kontsumo-ondasun iraunkorrek (%2,0) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek (%0,2) izandako igoeren ondorioz. Energiak %11,2 egin du behera.
2011ko uztaileko hilabete arteko aldakuntzak (2011ko ekainaren aldean) ere ikur ezberdina izan du industriako sektore nagusietan. Tarteko ondasunek %1,9 egin dute gora, ekipamenduko ondasunek %0,6 egin dute gora, eta Energiak %0,3, baina kontsumo-ondasun guztiek %0,3 egin dute behera; hain zuzen, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %1,8 behera egin dutelako eta kontsumo-ondasun iraunkorrek gora egin dutelako (%5,1).
2011ko uztailean (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan dituzten sektore nagusiak Makinak eta ekipoa eta Garraio-materiala izan dira, %18,8 eta %14,5eko tasekin hurrenez hurren.
Kontrako aldean, Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna sektoreek, %9,1 eta %2,8 egin dute behera urte batetik bestera, hurrenez hurren.
Lurralde historikoka, Industri Produkzioaren Indizeak urte batetik bestera uztailean izan zuen bilakaera positiboa izan zen hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %4,8 igo da eta Bizkaian %2,9. Araban, aldiz, %1,2 igo da. Hil arteko hazkunde-tasei dagokienez Araban negatiboa izan da, %0,7 behera egin duelako, baina Bizkaian eta Gipuzkoan gora egin du, %2,1 eta %2,8, hurrenez hurren, 2011ko ekainarekin alderatuta.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua