2011-11-03ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera % 0,6 hazi da 2011ko irailean
Aurreko hilabetearekin, 2011ko abuztuarekin, alderatuta Euskal AEko industri produkzioa % 0,6 jaitsi da
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa % 0,6 hazi da 2011ko irailean, 2010eko hilabete berarekin alderatuta betiere. Aurreko hilabetearen, hau da, 2011ko abuztuaren aldean Euskal AEko industri produkzioa % 0,6 jaitsi da, baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.
Industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2011ko iraileko indizearen eta 2010eko iraileko indizearen bilakaeren artean aldeak eman dira sektore guztietan: ekipamenduko ondasunak % 11,6 igo dira, tarteko ondasunak % 2,0 jaitsi dira eta kontsumo-ondasun guztiak % 1,8 jaitsi dira, batez ere kontsumo-ondasun iraunkorrek behera egin dutelako (% 9,5) nahiz eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak % 0,5 igo. Energiak % 13,2 egin du behera.
2011ko iraileko hilabete arteko aldakuntzak (2011ko abuztuaren aldean) ikur ezberdina izan du industriako sektore nagusietan. ekipamenduko ondasunak % 1,1 igo dira baina tarteko ondasunak % 2,1 jaitsi dira eta energia % 1,7 jaitsi da. Kontsumo-ondasun guztiek % 0,2 egin dute behera, kontsumo-ondasun iraunkorrak % 8,7 jaitsi arren kontsumo-ondasun ez iraunkorrek % 2,2 egin dutelako gora.
2011ko irailean (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan dituzten sektore nagusiak garraio materiala eta makineria eta ekipoa izan dira, % 21,3 eta % 13,9ko tasekin hurrenez hurren.
Bestalde, energia elektrikoa, gasa eta lurrina sektoreak %11,4 egin du behera, elikagaien, edarien eta tabakoaren industriek % 7,1 egin dute behera eta metalurgiak eta produktu metalikoek urte batetik bestera % 5,3 egin dute behera.
Lurralde historikoka, Industri Produkzioaren Indizearen urte batetik besterako iraileko bilakaerak ikur positiboa izan du Araban (% 5,5eko igoera) eta Gipuzkoan (% 1,2ko igoera), baina bilakaera horrek behera egin du Bizkaian, % 2,2. Hilabete batetik besterako hazkunde-tasa, 2011ko abuztuko datuekin alderatuta, positiboa izan da Gipuzkoan, % 2,9 igo baita; baina Araban eta Bizkaian % 4,6 eta % 1,8 egin dute behera hurrenez hurren.
Argibide gehiago eskuratzeko:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua