2011-10-28ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren kostuek ez dute aldaketarik izan (%0,0) 2011ko irailean, aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2010eko irailetik 2011ko irailera) eraikuntzaren kostuak % 1,9 igo dira.
EUSTATen datuen arabera, Euskal AEn eraikuntzako kostuen indizeak ez du aldaketarik izan (% 0,0) 2011ko irailean, aurreko hilabetearen aldean; baina hilabete horretako urte arteko tasa % 1,9 igo da.
Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2011ko irailean laneskuaren kostuak eta lehengaien kostuak ez dute aldaketarik izan (% 0,0).
Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreetako lehengaien kostuek bestelako bilakaera izan dute irail honetan: obra zibilean kontsumitu diren lehengaien kostuak % 0,4 egin du gora eta eraikuntzakoen kostuek, aldiz, % 0,1 egin dute behera. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaera aztertuta ikusten da eraikuntzako lehengaien kostuek % 1,3 egin dutela gora eta obra zibileko kostuek % 4,8 egin dutela gora.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handiena izan dutenak, besteak beste, petrolioaren birfinketa (% 23,3); energia elektrikoa, gasa eta lurrina (% 21,5) eta industria kimikoa (% 7,4) sektoreak izan dira. Baina ondoren ematen diren sektoreetako lehengaien prezioak urte batetik bestera (2010eko irailetik 2011ko irailera) txikitu egin dira edo igoera txikiagoa izan dute: erauzteko industriak (-% 1,8); metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa (% 1,1) eta altzarien fabrikazioa eta manufakturen beste industria batzuk (% 1,2).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago.
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.