2011/11/10eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOEN AURRERAPENA (HKK) 2011ko 3. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG urte arteko % 0,6 hazi da 2011ko hirugarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean hazkundea nulua izan da (%0,0)

Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,6ko hazkundea izan du 2011ko hirugarren hiruhilekoan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustatek aurreratutako datuen arabera. Datu hori kontuan hartuta, hazkundea aurreko hiruhilekokoa baino bi hamarren txikiagoa da. Urte artekoan, Espainiako ekonomia %0,7 hazi da, Espainiako Bankuak egindako zenbatespenaren arabera.

Hiruhileko arteko inongo hazkunderik ez da izan 2011ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko BPGan, (0,0%). Zifra hau aurreko hiruhilekoko bilakaera baino bi hamarren txikiagoa da eta Espainiako ekonomiak izandakoaren berdina, Espainiako Bankuak hirugarren hiruhilekorako egindako zenbatespenaren arabera.

Urte arteko zein hiruhilekoen arteko BPGaren jokaera hau eraikuntzaren bilakaera negatiboak eta industriaren dezelerazioak eragin dute, zerbitzuen sektorearen portaera hobearekin batera.

BPGren hazkunde-tasak (%). Euskal AE

Enpleguak bestalde behera egin du, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean (0,7ko jaitsiera); aurreko hiruhilekoaren aldean ere bilakaera negatiboa izan da (0,4ko jaitsiera).

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG urte arteko % 0,6 hazi da 2011ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2011/11/10
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0007453_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali