2011/11/17ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO (I+G) JARDUEREN ESTATISTIKA 2010

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko I+Gko gastua BPGren %2,08 izan zen 2010ean

Gastua 1.360,3 milioi eurokoa izan da eta %6,2 hazi da 2009ren aldean

Ikerketa Zientifikoa eta Garapen Teknologikoa (I+G) Euskal AEn: 2010. urtean guztira 1.360,3 milioi euro erabili ziren I+Gko jardueretan, aurreko urtean baino %6,2 gehiago, EUSTATek landutako datuen arabera.

Euskal AEko I+Gko gastua BPGrekiko: %2,08ra igo zen, aurreko urtean baino bederatzi ehunen gehiago, aurreko urteetan izandako gastuaren hazkunde positiboari eutsiz.

gastuaren eta pertsonalaren bilakaera (DOB) Euskal AEn. 2005-2010

Dedikazio osoan aritu ziren langileak 17.532 izan ziren, langile landunen %1,8, 2009an baino %5,0 gehiago. Horietatik 11.071 dedikazio osoko ikertzaileak dira, aurreko urtean baino %6,6 gehiago hauek ere.

I+Gko langileen %33,4 emakumezkoak dira

I+Gko langileen %33,4, 5.863 langile, emakumezkoak dira. I+Gko jardueretan emakumeek duten parte hartzearen ehunekorik handienak Administrazio Publikoan eta Goi-mailako Irakaskuntzan gertatzen dira, %51,9 eta %47,4 baitira, hurrenez hurren. Enpresetan berriz, %28,5 dira emakumeak.

Euskal AEn egindako I+Gko gastuaren %77,1 enpresa-sektorean egikaritu zen

Egikaritza-sektoreei dagokienez, gasturik handiena enpresek egin zuten, I+Gko gastuaren %77,1 (1.048,5 milioi euro); %17,2 goi-mailako Irakaskuntzak egikaritu zuen (234,5 milioi), eta gainerako %5,7a administrazioaren mendeko zenbait organismo publikok (77,2 milioi).

Beraz, Euskal AEko enpresa-sektorea da, erkaketaz, ikerketa-ahaleginik handienaren egile, aurreko urteko gastuaren aldean 8 hamarren gehiagorekin gainera. Administrazio Publikoaren sektoreak bere pisua mantendu du, eta Goi-mailako Irakaskuntzarena 8 hamarren jaitsi da.

I+Gko gastuak egikaritza sektoreen arabera (%)

2010ean 27-EBko eta Espainiako datu eskuragarririk ez badago ere, aurreko urteetan nabarmena zen Euskal AEko gastu-egiturak Espainiako batezbestekoarekin zuen aldea: Espainian, 2009. urtean, enpresek I+Gko gastuaren %52,1 egikaritu zuten, Goi-mailako Irakaskuntzak %27,8 eta Administrazio Publikoak %20,1.

Jarduera sektoreka, industriak 2010eko I+Gko gastuaren %43,7 kontzentratu zuen, eta zerbitzuek %54,2. Eraikuntzak eta lehen sektoreak %2,1 egikaritu zuten. Industria-enpresen artean, ondoko jarduera adarrek egikaritu zuten I+Gko barne gasturik handiena: Garraio materiala (%10,7), Beste makineria (%6,6) eta Metalezko artikuluak (%4,3). Zerbitzuetan, I+G Jarduerak (%34,3) eta Bestelako jarduerak (%8,3) dira baliabiderik gehien bideratzen dituztenak enpresen I+Gko barne gastura.

Finantzaketaren ikuspegitik, 2009ko antzeko portzentajeak mantentzen dira. Finantzaketa pribatuak, enpresen bidez, 733,9 milioi euro bideratu zituen ikerketara, guztizkoaren %53;9; finantzaketa publikoak 542,3 milioi (%39,9) eta goi-mailako irakaskuntzak 30,0 milioi (%2,.2). 49,8 milioi bideratu zituzten atzerriko funtsek (%3,7) eta 4,3 milioi irabazi-asmorik gabeko zenbait erakundek (%0,3).

Euskal AEkoTeknologia Zentroen pisua dela eta, egiten duten gastua 139,7 milioi eurokoa da (guztizkoaren %10,3); dedikazio osoko 1.751 langile ari dira teknologia zentroetan, guztizkoaren %10.

I+Gko gastuaren bilakaera, BPGrekiko. (%)

Azkenik, Espainiari eta 27-EBri dagokienez, BPGrekiko I+Gko gastuaren bilakaerari buruzko datu eskuragarririk ez dago 2010erako. Hala ere, eta aurreko urteak kontuan hartuta, ikusten da Espainiako batezbestekoarekin erkatuta, Euskal AEko BPGrekiko I+Gko gastu-portzentajeak alde handia zeukala, eta 27-EBren zifretara heltzen zela 2009an.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: José Miguel Escalada Tel.: +34-945-01 75 96 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko I+Gko gastua BPGren %2,08 izan zen 2010ean

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2011/11/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0007497_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali