HomeGaiakBiztanleriaPrentsa Oharrak Euskadi adinekoen proportzio...

2011-11-23ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko BIZTANLEEN UDAL ESTATISTIKA (BUE), 2010EKO URTARRILAREN 1EAN

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskadi adinekoen proportzio handiena eta atzerritarren proportzio txikiena zuen autonomia-erkidegoetako bat izan zen

Euskal AEko 19 udalerritan, biztanleen laurdenak baino gehiagok 65 urte edo gehiago zituen

Eustaten datuen arabera, Euskal AEk (% 19,1arekin) ehuneko 2 puntu baino gehiagorekin gainditzen zuen Espainiako 64 urtetik gorakoen proportzioa. Gaztela eta Leonek, Asturiasko Printzerriak, Galiziak eta Aragoik zuten guk baino adinekoen proportzio altuagoa. Europarekin alderatuta, Alemaniak eta Italiak bakarrik zuten gurea baino proportzio altuagoa.

Guztira 113 udalerrik gainditu zuten Euskal AEko batez besteko portzentajea; eta 138 udalerrik portzentaje bera edo txikiagoa zuten. Gainditu zutenen artean zeuden Bilbo, Donostia eta Barakaldo, erkidego osoko biztanleen ia % 30arekin.

1. Grafikoa. 65 urteko eta gehiagoko pertsonen portzentajea, udalerrika

Grafikoa. 65 urteko eta gehiagoko pertsonen portzentajea, udalerrika

Iturria: EUSTAT. Biztanleen Udal Estatistika. 2010eko urtarrilak 1

Udalerri batetik bestera alde handiak zeuden 65 urteko eta gehiagoko pertsonen ehunekoari dagokionez, adibidez Burgelun % 8,4 eta Lagranen % 37,2. Erkidegoko 4 udalerrik % 10etik beherako ehunekoa zuten: Altzok, Dulantzik, Irurak eta aurretik aipatu den Burgeluk, guztira 5.306 biztanlerekin. Bestalde, 3 udalerrik % 30etik gorako ehunekoak zituzten: Añanak, Haranak eta Lagranek, guztira 661 biztanlerekin.

65 urteko eta gehiagoko pertsona asko zituzten udalerri gehienak Araban zeuden, batez ere Arabako Mendialdean, Arabako Haranean eta Arabako Errioxan. Eta Bizkaian honako eskualdeetan zeuden gehienbat: Gernika-Bermeon, Markina-Ondarroan eta Enkarterrietan.

Euskal Autonomia Erkidegoan 16 urteko adingabeko bakoitzeko 65 urteko eta gehiagoko 1.4 pertsona zeuden; datu hori Espainia osokoa (1,1) baino altuagoa zen. 100 udalerritan erlazio hori gainditu egin zen. Muturreko kasuak ere egon dira: Lagranen erlazioa 1 eta 11 zen, Haranan 1 eta 6koa. Elantxobe, Añana eta Moreda Araban 16 urteko adingabeko bakoitzeko adineko 3 pertsona baino gehiago zeuden. Baina, beste muturrean, Irura, Dulantzi, Altzo, Larraul, Burgelu, Altzaga eta Iruña Okan 15 urtera arteko 2 gazte zeuden 65 urteko edo gehiagoko pertsona bakoitzeko.

Arabako udalerrietan gertatu ziren muturreko datu nabarienak biztanleak adinaren arabera sailkatzean, batez ere lurralde txikia delako eta migrazioa bezalako edozein fenomeno demografikok banaketa hori desorekatzen duelako.

Euskal AEko soilik hiru udalerritan zen handiagoa atzerrian jaiotakoen ehunekoa, Espainia osokoarena baino

2010eko urtarrilaren 1ean, Euskal AEko biztanle guztien % 7,8 atzerrian jaioa zen; Espainian, aldiz, ehuneko hori altuagoa zen: % 14,1ekoa. Horri dagokionez, Euskal AE Espainiako autonomia-erkidego zahartuenetakoak ziren Asturias, Galizia eta Gaztela eta Leonekin bat zetorren. Izan ere, erkidego hauetan atzerrian jaiotakoak ez dira biztanleen % 8 baino gehiago.

Atzerrian jaiotakoen ehunekoa Euskadikoa baino handiagoa zuten 58 udalerrietatik 22 Arabakoak ziren, eta hauetako 10etan % 10etik gorako ehunekoarekin, gehienak Arabako Errioxan. Horrez gain, Estatu osoko ehunekoa gainditu zuten hiru udalerriak Berriatua (% 16), Leza (% 15,4) eta Samaniego (% 15) izan ziren.

15 udalerritan, aldiz, atzerrian jaiotako biztanleen portzentajea ez zen % 2 baino gehiago. Hauetako 11 Gipuzkoakoak ziren, euren artean Gaintza eta Orexa, non atzerrian jaiotako biztanlerik ez zegoen 2010eko urtarrilaren 1ean. Berastegi eta Ispaster kenduta, udalerri hauek guztiak 500 biztanle baino gutxiagokoak ziren.

Lurraldeetako hiriburuetan Euskal AE osoan baino biztanle gehiago zen atzerrian jaiotakoa. Vitoria-Gasteiz izan zen % 10a gainditu zuen bakarra, Bilbon biztanle horiek % 9,7 ziren eta Donostian biztanleria osoaren % 8,5 ozta-ozta.

2. Grafikoa. Atzerrian jaiotako pertsonen ehunekoa, udalerrika

graf0007533_02_e.png

Iturria: EUSTAT. Biztanleen Udal Estatistika. 2010eko urtarrilak 1

Espainian ez bezala, Euskal AEn Amerikako herrialdeetako nazionalitatea zuten biztanleak gehiago ziren

Amerikako lurraldeetako nazionalitatea zuten Euskal AEko biztanleak atzerriko biztanle guztien % 45,4 izan ziren; baina Espainian biztanle horiek nekez gainditu zuten % 31. Amerikako Hegoaldeko herrialdeetakoak izan ziren gehienak: Kolonbia, Bolivia, Ekuador eta Brasilekoak ziren atzerritar guztien % 27,8 eta Amerikako atzerritarren % 61. Europako herrialdeetakoak, ordea, Euskal AEko biztanleen % 28 ziren, eta Espainian ia % 45. Multzo honetan errumaniarrak nabarmendu behar dira, atzerritar guztien % 10,6 baitziren, Espainian % 14 zirenean, baina europarren % 38, Espainia osoan baino ehuneko 6 puntu gehiago. Portugaldarrak aurrekoak baino gutxiago izan arren Espainian baino pisu handiagoa izan zuten Euskal AEn, europar guztiekin alderatuta; Euskadin % 13,5 eta Espainian % 5,5.

Afrikako herrialdeetako biztanleen ehunekoak antzekoak izan ziren EAEn eta Espainian; hau da, % 20,8 eta % 18,4. Baina nabarmentzekoa da Espainian Afrikako nazionalitatea zuten biztanleen % 71 marokoarrak izan zirela eta Euskal AEn ez zirela % 50era heltzen. Euskal AEn multzo horretako bigarren nazionalitaterik ugariena aljeriarrena izan zen (% 16,3). Espainian % 5,5 izan ziren.

Txinatarrak eta pakistandarrak atzerritar guztien % 4,5 izan ziren, Espainian baino ehuneko puntu bat gehiago; gainera, Euskal AEn asiarren artean ia bakarrak zirela azpimarratu behar da, haien artean % 80 baitziren, baina Espainian ez ziren % 68ra heltzen.

Lurraldeetako hiriburuak aintzat hartuz gero, kontinenteen araberako nazionalitateen banaketa askotarikoa izan zen. Bilbon eta Donostian atzerritarren % 50etik gora Amerikako herrialdeetako nazionalitatea zuten, baina Bilbon gehienak Amerikako Hegoaldeko herrialdeetakoak ziren, eta Donostian Erdialdeko Amerikakoak, Nikaragua eta Honduraskoak adibidez, pisu handia zeukaten. Bi udalerri horien artean, gainera, europarren eta afrikarren banaketa desberdina izan zen; Donostian europarrak izan ziren nagusi (% 32,4) frantziarren presentziagatik; Afrikako biztanleak % 8 baino ez ziren Donostian. Bilbon, aldiz, ez zen hain alde handirik eman batzuen eta besteen artean: afrikarrak % 21,4 izan ziren eta europarrak % 17,1.

Vitoria-Gasteizen ez zegoen ezberdintasun handirik kontinenteen araberako banaketan; atzerriko biztanle gehienak Amerikakoak ziren, baina hauek soilik ziren atzerritarren % 38,1. Ondoren afrikarrak zeuden, ehuneko 6 puntuko aldearekin. Multzo honetan aljeriarrak izan ziren nagusi (% 25,7), nahiz eta Euskal AE osoan % 16 baino ez izan. Europarrak % 23 izan ziren. Portugaleko eta Errumaniako nazionalitatea zuten biztanleena zen multzo honetako handiena, guztizkoaren % 53, baina portugaldarrak gehiago izan ziren, 191 pertsona gehiago.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.: +34-945-01 75 49 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEKo Biztanleen Udal Estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskadi adinekoen proportzio handiena eta atzerritarren proportzio txikiena zuen autonomia-erkidegoetako bat izan zen

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura
Eragiketa kodea : 
010154
Periodikotasuna : 
Sei hilekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2011/11/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0007533_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali