2011/11/30eko prentsa-oharra
Euskal AEko Eraikuntzaren sektoreak % 4,4 egin du behera 2011ko hirugarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,0ko tasa erregistratu du
Euskal AEko eraikuntza: EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko Eraikuntzaren sektoreak urte arteko % 4,4ko beherapen nominala izan du 2011ko hirugarren hiruhilekoan.
Estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, 2011ko hirugarren hiruhilekoan Eraikuntzaren sektoreak % 0,0ko tasa erregistratu du, 2011ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Eraikuntzaren sektoreak 2011ko hirugarren hiruhilekoan behera egin du, Eraikinen eta Obra Zibilen azpisektoreek emaitza negatiboak izan dituztelako; Eraikinen azpisektoreak urte arteko % 5,3ko beherakada izan du, eta Obra Zibilarenak % 2,9koa.
Hiruhileko arteko datuei dagokienez, sektoreak 2011ko hirugarren hiruhilekoan eta aurreko hiruhilekoan izan duen jarduera alderatuz gero, ikusten da Eraikinen azpisektoreak % 0,4ko bilakaera positiboa izan duela; Obra Zibilen azpisektoreak, ostera, % 0,7ko beherakada erregistratu du.
Eraikuntzaren sektoreko enpleguak %1,4 egin du behera, 2011ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); datu-bankua