2011-11-29ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren kostuek ez dute aldaketarik izan (%0,0) 2011ko urrian, aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2010eko urritik 2011ko urrira) eraikuntzaren kostuak % 2,0 igo dira.
Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea: EUSTATen datuen arabera, Euskal AEn eraikuntzako kostuen indizeak ez du aldaketarik izan (% 0,0) 2011ko urrian, aurreko hilabetearen aldean; baina hilabete horretako urte arteko tasa % 2,0 igo da.
Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2011ko urrian eskulanaren kostuak eta lehengaien kostuak ez dute aldaketarik izan (% 0,0).
Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreetako lehengaien kostuek antzeko bilakaera izan dute urrian: eraikuntzakoen kostuek ez dute aldaketarik izan (% 0,0); obra zibilean kontsumitu diren lehengaien kostuak % 0,1 egin du behera, aurreko hilabetearekin erkatuta. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaera aztertuta ikusten da eraikuntzako lehengaien kostuek % 1,5 egin dutela gora, eta obra zibileko kostuek ere gora egin dutela, % 4,9.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handiena izan dutenak, besteak beste, petrolioaren birfinketa (% 23,8); energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 22,5) eta industria kimikoa (% 7,4) izan dira. Baina ondoren ematen direnetan lehengaien prezioek urte batetik bestera (2010eko urritik 2011ko urrira) behera egin dute edo igoera txikiagoa izan dute: erauzteko industriak (-% 1,1); metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa (% 0,1) eta altzarien fabrikazioa eta manufakturen beste industria batzuk (% 1,3).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago.
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.