2011-12-21eko prentsa-oharra
2011ko bigarren hiruhilekoan % 0,5 gehitu dira jaiotzak
Jaiotzak Bizkaian baino ez dira areagotu
Eustaten datuen arabera, 2011ko bigarren hiruhilekoan 5.290 ume jaio dira Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 0,5 gehiago. Bizkaiak eragin du gorakada hori: jaiotzen kopurua 2.716 izan da bertan, % 5,1 gehiago. Araban 838 haur jaio dira, % 4,3ko jaitsierarekin. Gipuzkoan 1.736 haur jaio dira, 2010eko bigarren hiruhilekoan baino % 3,6 gutxiago.
Jaiotako ume guztien % 32,6 ezkontzatik kanpo jaio dira, 2010eko bigarren hiruhilekoko kopuruaren oso antzekoa (% 32,5). Gipuzkoa (% 30,1) izan da Euskal. AEko batez bestekoaren azpitik geratu den lurralde bakarra. Araban eta Bizkaian portzentajeak altuagoak dira: % 35,1 eta % 33,5, hurrenez hurren.
Jaiotzen hurrenkera kontuan hartuta, 2011ko bigarren hiruhilekoan jaiotzen erdiak baino gehiago (2.829 haur) lehenengo seme-alabak izan dira; 2.025 haur (% 38,3) bigarren seme-alabak izan dira, eta jaiotako haurren % 8,2 hirugarrena edo hortik gorako seme-alabak. Bizkaian (% 44,1) bakarrik suertatu da bigarrenaren edo hortik gorako seme-alaben batez bestekoa Euskal AEkoa (% 46,5) baino baxuagoa izatea. Gipuzkoak batez besteko hori gainditzen du (% 48,7) eta daturik altuena Arabakoa da (% 49,6).
Jaiotzen % 21ean amek 30 urte baino gutxiago dute
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzean ikus daiteke 30-34 urtekoak nabarmenki nagusi direla, jaiotzen % 42,2 adin-tarte horretan gertatu dira eta. Gero 35-39 urteko amen taldean izan da jaiotza gehien (% 31,5); 25-29 urteko amak % 15,3 izan dira. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak % 5,5 dira, eta 40 urtez gorakoen taldekoak % 5,4.
Ama ezkongabeen adina seme-alabak izan dituzten emakume guztiena baino txikiagoa izan da: ezkondu gabe dauden amen % 12k 25 urte baino gutxiago ditu, eta % 19k 25 -29 urte.
Amen %16ak atzerriko nazionalitatea du
2011ko udaberriko hilabeteetan Euskal AEn izandako jaiotzetatik % 16,1ean amek atzerriko nazionalitatea izan dute. Batez besteko hori nabarmen areagotzen da Araban, bertan datua %22,8ra iristen da eta. Bizkaian, aldiz, datua %15,4 izan da, eta Gipuzkoan %13,9.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua