2011-12-28ko prentsa oharra
Euskal Autonomia Erkidegoko bost pertsonatik batek unibertsitate ikasketak zituen 2010. urtean
Unibertsitate ikasketak dituztenen erdiak emakumeak dira
Bost pertsonatik batek unibertsitate ikasketak zituen 2010eko urtarrilaren batean. Eustaten datuen arabera, erdi-goi mailako edo goi mailako ikasketak zituzten pertsonak 418.420 ziren 2006an eta kopuru hori 461.097ra igo da.
Euskal Autonomia Erkidegoko hamar urtetik aurrerako biztanleen artean unibertsitate ikasketak dituztenen kopurua ia ehuneko bi hazi da 2006. urteaz geroztik, hain zuzen ere % 21,5etik % 23,3ra. Pertsona multzo horretan bostetik lau 20 eta 55 urte bitartekoak dira.
Bigarren hezkuntzan eta lanbide heziketan ere bilakaera positiboa izan da, 2006az geroztik ehuneko bost puntu baino gehixeagoko hazkundea izan baita. Bigarren hezkuntzaren pareko edo goragoko ikasketak dituzten biztanleen portzentajea % 54,75etik % 60,23ra igo da epe horretan.
Beste aldean, 10 urteko eta gehiagoko biztanleen analfabetismo tasa % 0,5era murriztu da. 60 urteko eta gehiagoko biztanleen tasa jaitsi egin da 2006. urteko % 1,7tik 2010eko % 1,3ra. Emakumezkoen artean nabarmen handiagoa izan da (% 1,7) gizonezkoen artean baino (% 0,8).
Eskualdeka, Bizkaian Plentzia-Mungiako eskualdea nabarmentzen da, bertako 10 urteko eta gehiagoko biztanleen % 31,9k dutelako unibertsitate mailako hezkuntza, eta Donostiako eskualdea ere bai, % 25,6ko portzentajearekin. Beste muturrean daude Arabako Mendialdea (% 13,8) eta Arabako Errioxa (% 14,5), eskualde horietako biztanleetatik % 15 baino gutxiago baitira unibertsitate mailako ikasketak dituztenak.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Lourdes Lanas
Tel.:+34-945-01 64 91 Faxa:+34-945-01 75 01