2011-12-22ko prentsa-oharra

Euskal AEko bioteknologiako I+Gri buruzko Estatistika. 2010

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2010ean Euskal AEko ia 1.500 pertsonak bioteknologiako I+G jardueretan lan egin zuten

Bioteknologiako I+G jardueren barne-gastua 87,4 milioi eurokoa izan zen 2010. urtean

EUSTATen datuen arabera, 2010. urtean, bioteknologiari lotutako jardueretako I+Gko barne-gastua 87,4 milioi eurokoa izan zen Euskal AEn. Bioteknologiako barne-gastu hori % 8,5 igo zen 2009. urtekoarekin alderatuta, eta I+Gn egindako barne-gastu osoaren % 6,4 da.

Bioteknologiako barneko I+G: gastuaren eta langileen bilakaera (DOB) Euskal AEn. 2007-2010

2010. urtean guztira 76 entitatek (62 enpresak, administrazioaren menpeko 12 zentrok eta 2 unibertsitatek) egin zituzten bioteknologia ikertzeko jarduerak, jardun osoan edo partzialean. Horietako 51tan, jarduna nagusia edo bakarra izan zen, barne-gastuaren erdia baino gehiago erabili zutelako bioteknologiako I+Grako.

Esparru honetako langile kopurua 1.434 izan zen. Dedikazio Osoko Baliokidetzan 1.027 langile enplegatu ziren, hau da, I+Gn lan egin zuten langileen % 5,9, eta aurreko urtean baino % 14,3 gehiago. Langile horietatik 797 DOBko ikertzaileak izan ziren, eta hauen kopuruak ere gora egin zuen aurreko urtearekin alderatuta, % 7,7an.

Nabarmentzekoa da bioteknologian lanaldi osoan aritu ziren 10 langiletik 6 emakumezkoak izan zirela (% 63,4), I+Gko ikerketa sektore guztikoa (% 33,4) baino ehuneko handiagoa.

Euskal AEko bioteknologiako gastuaren % 63,1 enpresen sektoreak egin zuen

Egikaritze-sektoreka aztertuta, Enpresen sektoreak izan zuen bioteknologiako I+Gko jardueren barne-gastu osoaren ehunekorik handiena (% 63,1), eta gero Goi Mailako Irakaskuntzak (% 31,6) eta Administrazio Publikoak (% 5,3).

Administrazio publikoak bioteknologiako jardueren % 67,5 finantzatu zituen

Funtsen jatorria aintzat hartuta, bioteknologiari lotuta dauden barneko I+G jarduerak batez ere Administrazio publikoak (% 67,5) eta Enpresek (% 23,1) finantzatu zituzten 2010. urtean. Gainerakoa atzerritik etorritako funtsen bidez (% 4,5), Goi-mailako irakaskuntzaren bidez (% 2,9) eta irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuen bidez (% 2,0) finantzatu zen.

Bioteknologiaren ikerketaren ondoriozko produktuak batez ere hurrengo eremuetan aplikatu ziren: Gizakien osasuna (% 75,0) eta Ingurumena (% 6,4). Gainerako % 18,6 antzeko ehunekoetan banatu zituzten hurrengo eremuek: Elikadura, Industria, Animalien osasuna eta akuikultura eta Nekazaritza eta basogintza.

Bestalde, produktu eta prozesu bioteknologikoak garatzeko eta merkaturatzeko jardueren aurrerapena nabarmen oztopatzen duten traba nagusiak hauexek izan ziren: Kapitala eskuratzea, Denbora/kostua eta Giza baliabideak eskuratzea.

Bioteknologiako I+G garatzeko oztopoak (%) 2010

Amaitzeko, EINen arabera, 2009. urtean (eskuragarria den azken urtea) Espainiako estatuan 1.414,1 milioi euroko gastua egin zen bioteknologiako I+Gn, hots, I+Gko jardueretarako barne-gastu osoaren % 9,7. Horrez gain, 21.673 pertsona izan ziren esparru horretan lanean, I+Gn lan egiten zuten pertsona guztien % 9,8.

Ohar metodologikoa:

Bioteknologiako I+Gri buruzko estatistika Ikerketa eta Garapenari buruzko Estatistikaren eranskin gisa jaso da 2007. urteaz gero.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tlf:+34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.es Persona de contacto: Pilar Vázquez Sancho Tlf:+34-945-01 75 46 Fax:+34-945-01 75 01

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2010ean Euskal AEko ia 1.500 pertsonak bioteknologiako I+G jardueretan lan egin zuten

Eragiketa : 
Bioteknologiako I+Gren estatistika
Eragiketa kodea : 
223205
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2011/12/22
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0007663_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali