2012-01-03ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera % 3,8 hazi zen 2011ko azaroan
Aurreko hilabetearekin, 2011ko urriarekin, alderatuta Euskal AEko industri produkzioa % 0,8 jaitsi zen
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa 2010eko azaroaren aldean % 3,8 hazi zen 2011ko azaroan. Aurreko hilabetearen, hau da, 2011ko urriaren aldean Euskal AEko industri produkzioa % 0,8 jaitsi zen, baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.
Industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2011ko azaroko indizearen eta 2010eko azaroko indizearen bilakaeren artean aldeak eman ziren sektore guztietan: ekipamenduko ondasunak % 6,0 igo ziren, tarteko ondasunak % 3,6 jaitsi ziren eta kontsumo-ondasun guztiak % 11,5 jaitsi ziren, batez ere kontsumo-ondasun ez iraunkorrek (%12,3) eta kontsumo-ondasun iraunkorrek (% 8,3) behera egin zutelako. Energiak % 20,0 egin zuen behera.
2011ko azaroko hilabete arteko aldakuntzak (2011ko urriaren aldean) ikur ezberdina izan du industriako sektore nagusietan. Tarteko ondasunak % 1,3 igo ziren, baina ekipamenduko ondasunak % 0,1 jaitsi ziren eta energia % 6,8 jaitsi zen. Kontsumo-ondasun guztiek % 4,0 egin zuten behera, kontsumo-ondasun ez iraunkorrak % 5,5 jaitsi arren kontsumo-ondasun iraunkorrek % 2,5 egin zutelako gora.
2011ko azaroan (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan zituzten sektore nagusiak garraio materiala eta makineria eta ekipoa izan ziren, % 13,2 eta % 10,8ko tasekin hurrenez hurren, baita kautxua eta plastikoa sektorea ere (% 1,9).
Bestalde, energia elektrikoa, gasa eta lurrina sektoreak % 13,5 egin zuen behera, elikagaien, edarien eta tabakoaren industriek % 7,5 egin zuten behera eta zurak, paperak eta arte grafikoek urte batetik bestera % 7,3 egin zuten behera.
Lurralde historikoka, urte batetik besterako azaroko Industri Produkzioko Indizea positiboa izan zen Gipuzkoan (% 0,3ko hazkundea) baina Bizkaian % 9,9 jaitsi zen eta Araban % 0,2 jaitsi zen. Hilabete batetik besterako hazkunde-tasa, 2011ko urriarekin alderatuta betiere, negatiboa izan zen Bizkaian (% 2,9) eta Araban (% 0,4); alabaina, Gipuzkoan % 0,9 egin zuen gora tasa horrek.
Argibide gehiago eskuratzeko:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua