2011/12/02ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2011KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria jarduera % 0,1 hazi da 2011ko urrian

Aurreko hilabetearekin, 2011ko irailarekin alderatuta, Euskal AEko industria produkzioa % 1,1 jaitsi da

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industria produkzioa % 0,1 hazi da 2011ko urrian, 2010eko hilabete berarekin alderatuta betiere. Aurreko hilabetearen, hau da, 2011ko irailaren aldean Euskal AEko industria produkzioa % 1,1 jaitsi da, estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea. Hilez-hilekoak. Urte arteko hazkunde-tasak. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Industria sektore nagusienak sailkatu ostean, 2011ko urriko indizearen eta 2010eko urriko indizearen bilakaeren artean aldeak gertatu dira: Ekipamenduko Ondasunak % 10,4 igo dira, Tarteko Ondasunak % 1,6 jaitsi dira eta Kontsumo-Ondasunak guztira % 4,9 jaitsi dira, Kontsumo-Ondasun Iraunkorrek behera egin dutelako (% -14,0), Kontsumo-Ondasun Ez Iraunkorrek bezala (% -2,3). Energiak % 9,8 egin du behera.

2011ko urriko hilabete arteko aldakuntzak (2011ko irailaren aldean) ikur ezberdina izan du industriako sektore nagusietan. Ekipamenduko Ondasunak % 0,5 igo dira, Tarteko Ondasunek % 0,0 erregistratu dute, eta Energia % 0,3 jaitsi da. Kontsumo-Ondasunek guztira % 1,9 egin dute behera, Kontsumo-Ondasun Iraunkorrak % 3,6 jaitsi direlako eta Kontsumo-Ondasun Ez Iraunkorrek % 1,5 egin dutelako behera.

2011ko urrian (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan dituzten sektore nagusiak Garraio Materiala eta Makineria eta Ekipoa izan dira, % 22,4 eta % 6,9ko tasekin, hurrenez hurren. Material eta Tresneria Elektrikoa % 4,6 igo da.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak

Kontrara, Metalurgia eta produktu metalikoak izeneko sektoreak urte batetik bestera % 4,2 egin du behera, Zurgintza, papera eta arte grafikoak % 1,9 jaitsi da, eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna sektoreak urtetik urtera %1,6 egin du behera.

Lurraldeka, Industria Produkzioaren Indizearen urte batetik besterako urriko bilakaerak ikur positiboa izan du Araban (% 3,6ko igoera) eta Gipuzkoan (% 2,6ko igoera), baina bilakaera negatiboa izan da Bizkaian (% -4,3). Hilabete batetik besterako hazkunde-tasa, 2011ko iraileko datuekin alderatuta, negatiboa izan da hiru lurraldeotan: Bizkaian, % 1,8 jaitsi da eta Araban % 0,2 egin du behera; Gipuzkoan beherakada % 0,9koa izan da.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Hazkunde-tasak. 2011 urria (p)

Argibide gehiago eskuratzeko:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria jarduera % 0,1 hazi da 2011ko urrian

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2011/12/02
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0007628_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali