Euskal AEko eraikuntzaren kostuek ez dute aldaketarik izan (% 0,0) 2011ko azaroan, aurreko hilaren aldean
Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea: EUSTATen datuen arabera, Euskal AEn eraikuntzako kostuen indizeak ez du aldaketarik izan (% 0,0) 2011ko azaroan, aurreko hilabetearen aldean; baina hilabete horretako urte arteko tasa % 1,8 igo da.
Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2011ko azaroan eskulanaren kostuak eta lehengaien kostuak ez dute aldaketarik izan (% 0,0).
Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreetako lehengaien kostuek bilakaera ezberdina izan dute azaroan: Eraikuntzakoen kostuak % 0,1 jaitsi dira, eta Obra Zibilekoek
% 0,3 egin dute gora, aurreko hilabetearekin erkatuta. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaera aztertuta ikusten da Eraikuntzako lehengaien kostuek % 1,3 egin dutela gora, eta Obra Zibilekoek ere gora egin dutela, % 4,7.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handiena izan dutenak, besteak beste, Petrolioaren birfinketa (% 23,7), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 23,3) eta Industria kimikoa (% 7,7) izan dira. Baina ondoren ematen direnetan lehengaien prezioek urte batetik bestera (2010eko azarotik 2011ko azarora) behera egin dute edo igoera txikiagoa izan dute: Erauzteko industriak (% -1,4), Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa (% 0,8) eta Altzarien fabrikazioa eta manufakturen beste industria batzuk (% 1,3).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago.
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.