HomeGaiakOsasun egoeraPrentsa Oharrak Euskal AEko ospitaleetan...

2011-12-01eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko OSPITALEETAKO ERIKORTASUN ESTATISTIKA. 2010

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ospitaleetan 2010ean sartutako pertsonen %42,9k 65 urte eta gehiago zituen

Katarata eta bihotz-gutxiegitasuna izan ziren ospitalean sartzeko arrazoi nagusiak

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko ospitale publiko eta pribatuek ospitalera sartutako pazienteen 318.194 alta izan zituzten 2010ean (2009an baino % 0,5 gehiago). Alten % 74 ospitale publikoetakoa izan zen eta % 26 pribatuetakoa.

65 urte eta gehiagoko pertsonen % 42,9 batez ere nerbio-sistemako eta zentzumenen organoetako gaixotasunak (katarata) eta zirkulazio-sistemakoak (bihotz-gutxiegitasuna) zirela kausa ospitaleratu ziren; horiek horrela, ospitaleratze gehienen eragileak gaixotasun mota horiek biak izan ziren.

Ospitaleko alta jasotzen duten pazienteak, diagnostiko talde ohikoenei jarraiki sexuaren arabera

Zehazki, nerbio-sistemako eta zentzumenen organoetako gaixotasunak ospitaleratze guztien % 12,1 izan ziren, eta zirkulazio-sistemakoak % 11,5. Hirugarren tokian digestio-aparatuko gaixotasunak egon ziren (%11,1) eta laugarren eta bosgarren tokian tumoreak eta gaixotasun osteomuskularrak (% 9,1 eta % 8,6, hurrenez hurren).

Ospitaleetako batez besteko egonaldia 6,1 egunekoa izan zen 2010ean, aurreko urtekoa baino % 3,2 gutxiago. Egonaldirik luzeenak, buruko gorabeherez beste, gaixotasun perinatalek eragindakoak izan ziren (12,3 egun); gaixotasun infekziosoak eta tumoreak egon ziren ondoren (9,1 eta 8,4 egun, hurrenez hurren).

Ospitalera sartutako pertsona guztien %51,7 emakumezkoak izan ziren, gizonak baino gehiago ospitaleratu zirenak haurdunaldien eta erditzeen ondorioz. 76 urtekoa izan zen ospitaleratzeko adinik arruntena.

Gizonetan zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren ospitaleratzeko arrazoi nagusiak (%13,8), gaixoaren adina aurrera egin ahala maizago; gaixotasun talde honetan arteroesklerosi koronarioa eta bihotz-gutxiegitasuna ugarienak izan ziren. Jarraian digestio-aparatukoak egon ziren (% 13,3), iztai-etena oroz gain, eta nerbio-sistemako eta zentzumenen organoetako gaixotasunak (%10,6), hauen artean katarata argi eta garbi nagusi.

Haurdunaldien ondorioz egindakoak dira emakumezkoetan ospitaleratze gehienen eragileak (% 15,8); salbuespen horrekin, sarrien gertatzen diren hiru gaixotasun- taldeak bat datoz emakumezkoetan eta gizonezkoetan, hurrenkera bestelakoa bada ere.

Katarata 65 urte eta gehiagoko emakumeetan nahiko sarri gertatzen den gaixotasuna denez gero (12.613 alta), nerbio-sistemako eta zentzumenen organoetako gaixotasunen taldea emakumeak ospitaleratzeko bigarren eragile nagusia izan zen (% 13,4). Hirugarren tokian zirkulazio-sistemakoak egon ziren (% 9,4), euren artean barizeak eta bihotz-gutxiegitasuna ugarienak. Laugarren postua digestio-aparatuko gaixotasunek hartu zuten (% 9), sarrien gertatzen direnen artean besikulako harria zegoela.

Beste gaixotasun-talde ohiko batzuk (20.000 alta baino gehiago) tumoreak, gaixotasun osteomuskularrak eta arnas aparatuarenak izan ziren. Tumoreen kokalekurik ohikoenak prostata, maskuria , bularra eta umetokia izan ziren. Tumoreak heriotzaren kausa arruntena dira oraindik ere Euskal AEko ospitaleetan (% 24,6); heriotzaren kausa gisa, trakeako minbizia, bronkioetakoa eta biriketakoa dira ohikoenak. Minbiziak eragindako batez besteko heriotza-adina 67 urtekoa izan zen.

Zahartzaroarekin zerikusia duten gaixotasun osteomuskularrak, osteoartrosia besteak beste, arnas-aparatuko gaixotasunen aurretik egon ziren; azken hauek % 8,3 egin zuten behera 2009ko datuekin alderatuta, gripe eta pneumonia-kasu gutxiago gertatu ziren eta.

Ospitaleko alta jasotzen duten pazienteak, diagnostiko talde ohikoenei jarraiki adinaren arabera

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Marta de la Torre Fernández Tel.:+34-945-01 75 48 Faxa:+34-945-01 75 01 Ospitaleetako erikortasunaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Ospitaleetako erikortasunaren estatistikaren datu-basea

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ospitaleetan 2010ean sartutako pertsonen %42,9k 65 urte eta gehiago zituen

Eragiketa : 
Ospitaleetako erikortasun-estatistika
Eragiketa kodea : 
030580
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2011/12/01
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0007627_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali