2012-01-25eko prentsa-oharra
Donostia-San Sebastián hiriburuak eta Debagoiena eskualdeak izan dute 10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaile gehien, ehunekotan
Berrikuntzari lotutako jardueren gastu gehiena hiriburuetan bildu da
Eustaten datuen arabera, 2010. urtean berrikuntzan aritu zen Euskal AEko 10 langile eta gehiagoko enpresen ehunekoa 38,9 izan zen. Baina ehuneko horrek aldaketak izan ditu, eskualdeen arabera aztertuz gero.
Honakoak nabarmendu dira: Arabako Gainerako Eskualdeak (enpresen % 53,7 aritu dira berrikuntzan) Araban, Bizkaian Plentzia-Mungia (% 44,6) eta Gipuzkoan Debagoiena (% 50,4). Enpresa berritzaileen ehuneko txikiena izan duten eskualdeak, aldiz, beste hauek izan dira: Arabako Lautada (% 39,2) Araban , Bizkaian Enkarterriak (% 30,6) eta Gipuzkoan Bidasoa Beherea (% 34,7).
Euskal AEko hiriburuei dagokienez, Donostia-San Sebastián nabarmentzen da (enpresa berritzaileak % 55,3 izan dira); gero Vitoria-Gasteiz (% 39,0) eta Bilbo (% 32,9) datoz.
Berrikuntza jardueren gastuari dagokionez, hiriburuak hartzen dituzten eskualdeetan bildu zen 10 langile edo gehiagoko enpresen kopuru handiena. Araban eta Bizkaian eskualde horiek lurraldeko gastuaren % 80tik gora izan dute, baina Gipuzkoan % 43. Araban, 416,2 milioiko gastutik 353,7 Arabako Lautadak egin du; eta Bizkaian, 1.025,2 milioitik 820,2 Bilbo Handian gastatu dira. Gipuzkoan 718,1 milioitik 307,5 Donostialdean gastatu dira, baina lurralde horretako beste eskualde batzuetan ere kopuru handiak erabili dira: Goierrin 122,6 milioi eta Debagoienean 111,9 milioi. Gainera, ehun milioitik gorako gastua izan du Bizkaiko Durangaldeak (107,9 milioi).
Azkenik, Bizkaia (+% 1,2) eta haren Bilbo Handia eskualdea (+% 1,9) salbuespen gisa hartuta, bai Araban (-% 6,3) bai Gipuzkoan (-% 5,8) berrikuntzako jardueretan egindako gastuak behera egin du 2010. urtean eta, ondorioz, eskualde gehienetako gastuak ere behera egin du.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako: José Miguel Escalada
Tel.:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta, BTI. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta, BTI. Datu-bankua