2012/01/23ko prentsa-oharra
2010ean ere migrazio-saldoa positiboa da Euskal AEn, baina % 2 murriztu da
Aurreko urtean bezala, Euskal AEn eta gainerako Autonomia Erkidegoen arteko migrazio-saldoa ere positiboa da.
Euskal AEko migrazio-saldoa: Eustatek emandako datuen arabera, hamaikagarren urtez jarraian migrazio-saldoa positiboa izan da Euskal AEn. Etorritako pertsonak joandakoak baino 13.028 gehiago izan ziren; hala ere, zifra hau 2009koa baino % 2 txikiagoa da.
Lurraldearen arabera, Bizkaiak 6.562 pertsona gehiago izan ditu, kopuru absolutuetan migrazio-saldorik altuena (2009. urtekoaren aldean % 11 gutxiago). Gipuzkoak 2.564 pertsona irabazi ditu; bere saldoa aurreko urtekoa baino % 17 gehiago da. Arabak 3.902 lagun irabazi ditu, % 6ko igoera. Hiriburuak aztertuta, Vitoria-Gasteizek eta Bilbok saldo positiboa dute, 3.164 eta 1.721 pertsona, hurrenez hurren; Donostiak saldo negatibo txikia agertzen du: 94 pertsona gutxiago.
Euskal AEren eta gainerako Erkidego Autonomoen arteko mugimenduak kontuan hartuz gero, 2010. urtean saldoa positiboa da: 3.686 pertsona. Eustatek estatistika hau egiten duenetik hirugarren aldiz jarraian gehiago dira beste Erkidegoetatik hona etorritako pertsonak kontrako bidea egin dutenak baino.
Atzerriko herrialdeetako etorkinen migrazio-saldoa positiboa da: 9.342 pertsona; hala ere, zenbaki absolutuetan, 460ko beherapena gertatu da aurreko urtearen aldean (-% 4,7).
Euskal AEko ohiko bizilekuaren aldaketak: Euskal biztanleriaren % 9,1ek bizileku aldaketaren bat egin du 2010. urtean zehar. Mugikortasuna % 72an Euskal AE barruan izan da, eta gainerako kasuetan erkidegotik kanporakoa.
Euskal AEn, guztira, 197.768 kasutan aldatu dira ohiko bizilekuak:
- Kopuru horretatik, 94.784 kasutan udalerrian bertan aldatu dira bizilekuak.
- Erkidego barruko mugimenduak, hau da, bai jatorria, bai helmuga Euskal AEko udalerrietan dituzten mugimenduak 47.544 izan dira.
- Era berean, kanpoko edo erkidegoz kanpoko 34.232 immigrazio gertatu dira. Jatorria gure erkidegoaz kanpo eta helmuga Euskal AEn duten mugimenduak dira horiek. Horien arteko 12.695 atzerritik etorritakoenak izan dira.
- Azkenik, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 21.206 emigrazio gertatu dira. Jatorria gure Autonomia Erkidegoko udalerri batean eta helmuga gure erkidegotik kanpo duten mugimenduak dira horiek. 3.353k atzerrirako norakoa izan dute.
Euskal herritarren mugikortasun geografikoa urria da gainerako Autonomia Erkidegoekin alderatuz gero
Kanpoko edo erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2010. urtean Euskal AEko mila biztanletik 25,6 mugitu dira (% 32,3 Araban, % 26,1 Bizkaian eta % 21,6 Gipuzkoan); mugikortasun hori gainerako Autonomia Erkidegoetan gertatzen denarekin erkatuta txiki samarra da, azken hauetan mila biztanletik 40 mugitzen baitira, batez beste.
Oro har, gehiago da gainerako Erkidegoetatik Euskal AEra etortzen den jendea bertatik Erkideko horietara joaten dena baino, salbuespen hauekin: Galizia, Kantabria, Nafarroa eta Extremadura.
Euskal AEko emigratzaileentzat, honako erkidego hauek dira erakargarrienak, hurrenkera honetan: Gaztela eta Leon, Kantabria, Madril, Katalunia, Nafarroa eta Andaluzia. Seion artean gure Erkidegotik beste Autonomia Erkidegoetara joaten direnen % 66 jasotzen dute.
Atzerriko nazionalitatea duten inmigrazioak 2010. urtean 20.184 pertsonatan zenbatu dira (horietatik % 44 beste Erkidego Autonomoetatik bertaratu zaizkigu), gure erkidegoan izandako sarrera guztien % 59. Hirugarren urtez jarraian 2000. urtetik hona, beherantz egin du Euskal AEra etorritako etorkin atzerritarren kopuruak: 1.219 etorri ziren, aurreko urtean baino % 5,7 gutxiago. 2010ean 8.852 izan dira beste Autonomia Erkidegoetatik iritsitako etorkin atzerritarrak; horien erdiak baino gehiago Madrildik, Kataluniatik, Valentziako Erkidegotik eta Andaluziatik etorritakoak izan dira, 4.885 pertsona, hain zuzen.
Titulazio-mailari dagokionez, ikasketa-maila apalenetakoak immigrazioen % 65 eta emigrazioen % 66 dira; goi mailako tituludunak %14 dira inmigrazioetan, eta % 13 emigrazioetan.
Emigratzaileen batez besteko adina, 36,1 urte, altuagoa da etorkinena baino (31,5). Sexuari erreparatuz gero, etorkinen % 53 gizonak dira eta % 47 emakumeak; emigrazioetan sexuen arteko aldea txikiagoa da: %52 dira gizonezkoak eta % 48 emakumezkoak.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko emigrazio-mugimenduei buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko emigrazio-mugimenduei buruzko datu-bankua