2012/01/24ko prentsa-oharra
2011ko abenduan industriako prezioek % 0,3 egin dute behera, aurreko hilabetearen aldean
Iazko datuekin alderatuz gero, % 4,8 egin dute gora
Euskal AEko industria prezioen indizea: EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek % 0,3 egin dute behera 2011ko abenduan, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen abenduko urte arteko tasak % 4,8ko hazkundea izan du.
Sektore-azterketa zehatzagoak erakutsi bezala, 2011ko abenduan, eta aurreko hilabetearen aldean, “Erauzteko industriak” izeneko adarrak izan du inflaziorik handiena (% 2,2), eta ondoren daude “Zurgintza, papera eta arte grafikoak” (% 0,2), "Industria kimikoa" (% 0,2) eta “Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa” (% 0,2). Aldiz, prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, honakoak izan dira: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (-% 0,8), “Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria”, (-% 0,7) eta “Metalurgia eta produktu metalikoak” (-% 0,5).
2010eko abendutik 2011ko abendura, urte arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (% 20,1), “Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak” (% 15,8) eta "Industria kimikoa" (% 6,7). Kontrara, prezioetan hazkunderik txikienak “Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa” (% 0,2) eta “Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza“ (% 0,5) sektoreetan gertatu dira.
Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, Energiaren prezioek % 0,6 egin dute behera; Bitarteko ondasunen prezioetan ere beherapena gertatu da (-% 0,4), Ekipamenduko Ondasunetan bezala (-% 0,1). Kontsumo Ondasunek, oro har, gora egin dute (% 0,2), batez ere Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorrek gora egin dutelako (% 0,3); Kontsumo Ondasun Iraunkorrek igoera apalagoa izan dute (% 0,1).
Ondasunen multzo handi hauen prezioen bilakaera guztiek ere goranzkoak dira urte arteko aldian. Energiaren prezioek % 17,6 egin dute gora, Ekipamenduko Ondasunenak % 2,1, Tarteko Ondasunenak % 1,8 eta Kontsumo Ondasunenak beste horrenbeste: % 1,8. Azken hauen artean, % 2,3 igo dira Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorren prezioak eta % 0,8 Kontsumo Ondasun Iraunkorrenak.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua