2012/02/10eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOEN AURRERAPENA (HKK) 2011ko 4. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk urte arteko % 0,2ko hazkunde positiboa izan du

Aurreko hiruhilekoaren aldean, bilakaera negatiboa izan da (-% 0,2)

EUSTATek aurreratutako datuen arabera, Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) urte arteko % 0,2ko hazkunde positiboa izan du, aurreko urteko hiruhileko berdinarekin alderatuz gero, urtaroen eta egutegiaren ondorioak kendu ondoren. Urte arteko bilakaeran 2011ko beheranzko joera ixten du datu honek. Espainiako ekonomiaren urte arteko hazkundea % 0,3koa izan da, Estatistikako Institutu Nazionalak aurreratutako datuen arabera.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, 2011ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko BPGren hazkunde tasak % 0,2ko balio negatiboa izan du, azken zortzi hiruhilekoetako balio positiboen ondoren aurreneko datu negatiboa. Tasa hau Espainiako ekonomiarako zenbatetsi dena baino hamarren negatibo bat gutxiago da.

Urte osoan Euskal AEko BPGren hazkunde erreala % 0,6an zenbatetsi da, behin-behineko datuetan.

BPGren hazkunde-tasak (%). Euskal AE

Eskaintzaren ikuspegitik, hiruhileko honetako urte arteko hazkundearen oinarriak merkatuko zerbitzuen jokaera erlatiboki hobean daude. Ez merkatuko zerbitzuen bilakaera negatiboa izan da, industriarena bezala; bilakaera negatiborik nabarmenena eraikuntzarena izan da.

Enpleguari dagokionez, lanpostuak gutxitu egin dira bai urte arteko terminoetan bai aurreko hiruhilekoari dagokionez. 2011 osorako ere, bilakaera negatiboa izan da.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk urte arteko % 0,2ko hazkunde positiboa izan du

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2012/02/10
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0008135_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali