2012-02-06ko prentsa-oharra
Euskal AEko industria jarduera % 2,4 jaitsi zen 2011ko abenduan
Aurreko hilabetearekin, 2011ko azaroarekin alderatuta, Euskal AEko industria produkzioa % 0,3 jaitsi zen
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industria produkzioa 2010eko hilabete beraren aldean % 2,4 jaitsi zen 2011ko abenduan. Aurreko hilabetearen, hau da, 2011ko azaroaren aldean Euskal AEko industria produkzioa % 0,3 jaitsi zen, estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.
Industria sektore nagusienak sailkatu ostean, 2011ko abenduko indizearen eta 2010eko abenduko indizearen bilakaeren artean aldeak gertatu dira sektore guztietan: Ekipamenduko Ondasunak % 2,5 igo dira, Tarteko Ondasunak % 4,5 jaitsi dira eta Kontsumo-Ondasun guztiak % 7,0 igo dira, Kontsumo-Ondasun Iraunkorrek (%11,3) eta Kontsumo-Ondasun Ez Iraunkorrek (% 6,0) gora egin dutelako. Energiak % 14,5 egin du behera.
2011ko abenduko hilabete arteko aldakuntzak (2011ko azaroaren aldean) ikur ezberdina izan du industriako sektore nagusietan. Tarteko Ondasunak % 2,7 jaitsi dira, Ekipamenduko Ondasunak % 0,3 jaitsi dira eta Energiak ez du aldaketarik izan (% 0,0). Kontsumo-Ondasun guztiek % 5,7 egin dute gora, Kontsumo-Ondasun Iraunkorrak % 7,1 igo dira eta Kontsumo-Ondasun Ez Iraunkorrak % 5,4.
2011ko abenduan (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan dituzten sektore nagusiak Makineria eta ekipoa eta Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak izan dira, % 20,5 eta % 8,4ko tasekin hurrenez hurren, baita Materiala eta ekipo elektrikoa ere (% 1,7).
Kontrara, Metalurgia eta produktu metalikoak sektoreak % 7,4 egin du behera, Energia elektrikoa, gasa eta lurrina sektorea % 7,0 jaitsi da eta Zurak, paperak eta arte grafikoek urte batetik bestera % 4,2 egin dute behera.
Lurralde historikoka, urte batetik besterako abenduko Industria Produkzioaren Indizea positiboa izan da Araban (% 12,0ko hazkundea), baina Bizkaian % 8,5 jaitsi da eta Gipuzkoan % 3,3 egin du behera. Hilabete batetik besterako hazkunde-tasa, 2011ko azaroarekin alderatuta betiere, negatiboa izan da Bizkaian (-% 0,2) eta Gipuzkoan (-% 2,7); alabaina, Araban % 4,4 egin du gora tasa horrek.
2011ko industria jardueraren balantzea
Euskal AEko 2011. urteko balantzeak % 2,0ko igoera metatua izan du Industria Produkzioaren Indizean.
Industriako sektore nagusiek ikur ezberdineko aldaketak izan dituzte urte batetik besterako metatuan. Ekipamenduko Ondasunak % 6,0 igo dira eta Tarteko Ondasunak % 3,3. Energiak % 7,5 egin du behera eta Kontsumo-Ondasun guztiak % 1,7 jaitsi ziren. Azken hauen artean, Kontsumo-Ondasun Iraunkorrak % 7,7 gutxitu ziren eta Kontsumo-Ondasun Ez Iraunkorrek ez zuten aldaketarik izan. Hori guztia, betiere, 2010. urtearekin alderatuta.
Lurralde historikoek 2011. urtean izan dituzten aldakuntza metatuak positiboak izan dira Araban (% 6,1) eta Gipuzkoan (% 3,0), baina Bizkaian % 0,9 egin dute behera.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua