2012/03/02ko prentsa-oharra
Euskal AEko Eraikuntzaren sektoreak % 13,2 egin zuen behera 2011ko laugarren hiruhilekoan
Eraikinen azpisektoreak % 12,6ko beherakada izan zuen, eta Obra Zibilarenak % 14,4koa
Euskal AEko eraikuntza: EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko Eraikuntzaren sektoreak urte arteko % 13,2ko beherapen nominala izan zuen 2011ko laugarren hiruhilekoan. 2011ko urte osoa kontuan hartuta, beherakada % 10,4koa izan da, aurreko urtearekin alderatuta.
Estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, 2011ko laugarren hiruhilekoan Eraikuntzaren sektoreak % 5,3 egin zuen behera, 2011ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Eraikuntzaren sektoreak 2011ko laugarren hiruhilekoan behera egin zuen, Obra Zibilaren azpisektoreak (-% 14,4) eta Eraikinenak
(-% 12,6) biek ere urte arteko emaitza negatiboak izan zituztelako. Urte osoa kontuan hartuta, Eraikinen azpisektoreak % 11,2ko beherakada izan zuen, eta Obra Zibilarenak % 8,7koa.
Hiruhileko arteko terminoetan, sektoreak 2011ko laugarren hiruhilekoan izan zuen jarduera eta aurreko hiruhilekoan izandakoa alderatuz gero, ikusten da Eraikinen azpisektoreak eta Obra Zibilarenak, biek ere, % 5,3ko bilakaera negatiboa izan zutela.
Eraikuntzaren sektoreko enpleguak % 3,7 egin zuen behera, 2011ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 10, 1 jaitsi zen aurreko urteko laugarren hiruhilekoarekin erkatuta.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); datu-bankua