2012-02-29ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren kostuek ez dute aldaketarik izan (% 0,0) 2012ko urtarrilean, aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2011ko urtarriletik 2012ko urtarrilera) eraikuntzaren kostuak % 1,0 igo dira.
Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea: EUSTATen datuen arabera, Euskal AEn eraikuntzaren kostuen indizeak ez du aldaketarik izan 2012ko urtarrilean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa % 1,0 igo da.
2012ko urtarrilean, eskulanaren eta lehengaien kostuek ez dute aldaketarik izan (% 0,0).
Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreetako lehengaien kostuak bilakaera ezberdina izan du urtarrilean; aurreko hilearen aldean % 0,1 murriztu dira eraikuntzako kostu horiek eta % 0,7 igo dira obra zibilaren kostuak. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaerari dagokionez ere, bilakaera ezberdinak eman dira: eraikuntzako lehengaien kostuak % 0,7 igo dira, eta obra zibilekoak % 3,4.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handiena izan dutenak, besteak beste, petrolioaren birfinketa (% 17,8); energia elektrikoa eta gasa (% 9,0) eta industria kimikoa (% 6,2) sektoreak izan dira. Bestalde, urteko prezioetan beherapenak izan dituzte (2011ko urtarriletik 2012ko urtarrilera) hurrengo sektoreetako lehengaiek: metalurgia (-% 2,0), material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (-% 0,7) eta metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa (-% 0,3).
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago.
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.