2012-03-20ko prentsa-oharra

EUSKAL ENPRESEN EGITURA ETA DEMOGRAFIA 2011-1-1

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko establezimendu-kopurua jaitsi egin da hirugarren urtez jarraian

Euskal establezimenduetatik lautik hiruk 3 langile baino gutxiago dauzkate

Euskal AEko establezimenduak: Egoitza Euskal AEn duten enpresek, lehen sektorekoek izan ezik, 185.454 establezimendutan (lantegiak, dendak, bulegoak …) gauzatu dute jarduera, aurreko urtean baino %2,9 gutxiagotan.

Enpleguaren tamainaren araberako egiturak lehengoan dirau, aurreko urtearen aldean. Apenas 2.328 establezimenduk -guztirakoaren %1,2k- dauzkaten 50 enplegu edo gehiago; hauen enplegua guztirakoaren %37,5 da. 137.537 establezimendu, guztizkoaren ia hiru laurden, ez dira 3 lanpostura heltzen eta enplegu guztiaren %18,9 bakarrik hartzen dute.

Establezimendu kopurua sektore guztietan murriztu da, Administrazio publiko, hezkuntza eta sanitatean izan ezik, non %3,1 hazi den eta Finantza jarduera eta aseguruetan, non %1,2 hazi den. Eraikuntzaren jaitsiera nabarmena da, %8,1 eta batez bestekoaren azpitik ere Merkataritza, garraioak eta ostalaritza, non jaitsiera %3,5 den.

Establezimendu kopurua, jarduera-adar eta urte arteko aldakuntza-portzentajearen arabera. 2011-1-1

Herrialdeen artean, pauta ezberdinak. Gipuzkoan %4,4 jaitsiera globala dago, ondokoetan kontzentraturik: Eraikuntza, %9,9; Higiezinen jarduerak, %6,8; Merkataritza, garraio eta ostalaritza, %4,4.

Bizkaian establezimendu gehiago Administrazio publiko, hezkuntza eta sanitatean, %3,1, Finantza jarduera eta aseguruetan, %1,9 eta Zerbitzuen beste jardueretan, %0,1.

Araban jaitsierak metatzen dira Eraikuntzan, %6,8, eta Merkataritza, garraio eta ostalaritzan, %2,5; baina beste herrialdeen aldean, igoerarik handiena du Administrazio publiko, hezkuntza eta sanitatean, %4,4, Zerbitzuen beste jardueretan, %3,3 eta Finantza jarduera eta aseguruetan, %2,6.

Establezimenduen jarduera-adarraren araberako batez besteko tamainaz, enplegu-kontzentraziorik handiena, bai Euskal AEn, bai herrialdeetan, Industria eta energian da. Euskal AEn establezimenduko batez besteko tamaina 13,8 enplegu da. Araban 17,8; Gipuzkoan 13,9 eta Bizkaian 12,2. Administrazio publiko, hezkuntza eta sanitatean establezimenduen batez besteko tamaina: 14,6 Araban, 10,7 Gipuzkoan eta 10,6 Bizkaian.

ENPRESAK

Euskal AEn ari diren enpresa-kopurua, lehen sektorean izan ezik, %3,1 murriztu da 2010ean; guztira 165.995 enpresa aktibo, 2009an baino 5.350 gutxiago. Haien arteko %97,4k egoitza Euskal AEn du eta 4.337k estatuko gainerakoan.

Euskal AEko enpresak: Euskal AEko enpresen batez besteko tamainak egonkor iraun du: 5,4 okupatu enpresako eta 4,8 establezimenduko. Nortasun juridikoaren araberako azterketan alde nabarmenak daude. Titularra Pertsona Fisikoa denean, 1,4 enplegu, bai enpresako, bai establezimenduko; gainerako forma juridikoetarako batez besteko horiek 10,3 eta 8,4 okupatu dira, enpresako eta establezimenduko.

ENPRESA-DEMOGRAFIA

Lanean hasi ziren eta lanari utzi zioten establezimenduen arteko saldo garbia -5.603 da; Errotaziorik handiena Pertsona Fisikoaren formula juridikoarekin sortutako establezimenduetan gertatzen da: alten %51,6 eta bajen %62,0. Kolektibo honen guztizko saldoa: 4.890 establezimendu gutxiago; izan ere, utzi diotenak gehiago dira berriak baino.

Establezimenduen demografia. Euskal AE. 2011-1-1

Beste sozietate eta asoziazioen agregatuak (ondasun komunitateak, kooperatibak eta beste sozietateak) eta Beste forma juridikoak (tokiko korporazioak, erakunde erlijiosoak eta administrazio publikoaren organo eta organismoak) izan dira saldo global positiboa izan duten bakarrak: 42 eta 6 establezimendu. Sozietate anonimoak dira establezimendurik gutxien (340) galtzen dituztenak; sozietate mugatuak (421) antzera ibili dira.

Demografia jardueraren arabera aztertzean, Merkataritza, garraioa eta ostalaritza (alten %33,6 eta bajen %37,2), Eraikuntza (alta guztien %16,9 eta baja guztien %24,5) eta Jarduera profesionalak (alta guztien %17,2 eta baja guztien %14,3) nabarmentzen dira.

Establezimenduen tamainaren arabera, geruzarik dinamikoena 2 enplegu edo gutxiagokoa da, ohi bezala. Berak bakarrik alta guztien %84,7 eta baja guztien %87,5 hartu ditu.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Federico Gutiérrez Tel.:+34-945-01 75 43 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal enpresen egitura eta demografiari buruzko Prentsa-oharrak

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko establezimendu-kopurua jaitsi egin da hirugarren urtez jarraian

Eragiketa : 
Enpresak sortzearen eta ixtearen estatistika
Eragiketa kodea : 
200165
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2012/03/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0008451_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali