2012/03/27ko prentsa-oharra
2010ean, Euskal AEko biztanleriaren ia erdia okupatua zegoen
Hamar pertsona aktibotatik bat langabezian
2010eko Biztanle Aktiboen udal estatistikaren arabera, pertsona aktiboak 1.035.574 ziren, 468.423 emakume eta 567.151 gizon. Euskal AEko jarduera-tasa %47,7 zen; emakumeen artean %42,2, gizonen artean %53,5.
Arabak du jarduera tasarik handiena, %49,9; Gipuzkoa eta Bizkaikoak, oso antzekoak: %47,9, %47.
Euskal AEko eskualdeetako tasak Arabako Errioxako %45,9 eta Gorbeiako Inguruetako %51,6 artean daude, biak Arabako eskualdeak. Bizkaian muturreko eskualdeak Plentzia-Mungia (%50,4) eta Gernika-Bermeo (%46) dira. Gipuzkoa da homogeneoena: Debagoienan %48,4 eta Debabarrena %46,8.
1. mapa. Jarduera-tasa udalerrika (%). 2010-I-1
Iturria: EUSTAT. Biztanle aktiboen udak estatistika
Tasarik handienak udalerri txikienek -10 biztanletik beherakoek- dituzte: %48,9. Zenbat eta biztanle gehiago, orduan eta tasa txikiagoa: Hamar-berrogei mila biztanle artekoetan, %47,8; berrogei-ehun mila artean, %46,6. Hiriburuetan –hirurak daude 100.000 biztanleen gainetik- jarduera-tasa %47,6 da.
Hiriburuetan dira txikienak gizonen eta emakumeen tasen arteko aldeak : %53 eta %42,6. 40-100 mila artekoetan dira, berriz, handienak: gizonen %52, 9 dira aktiboak eta emakumeen %40,8.
Gasteizek du tasarik handiena: %50,1. Txikiena, Bilbok: %45,8. Donostiak %47,7.
Euskal AEk 251 udalerri ditu. 79tan jarduera-tasa %50 edo gehiago da. Elburgo/Burgelu eta Iruran %60tik gertu dago. Kontrako muturrean, Kripan eta Lanestosa. Hor ez da %40ra iristen.
Hamar pertsona aktibotatik bat langabezian
2010eko hasieran, biztanle aktiboen %9,7 langabezian zeuden; gizonen artean gehiago -%10,3- emakume artean baino -%9,1-.
Langabeziarik handiena, Bizkaiak: %10,3. Gizonen %10,9, emakumeen %9,5. Araban langabezia %9,8 (gizonen %10,4, emakumeen %9,1). Gipuzkoan %8,8 (gizonen %9,1, emakumeen %8,4).
Eskualdeetan oso egoera ezberdinak. Araban daude bai langabezia tasarik txikiena (Gorbeiako inguruak, %6,5), bai handiena (Errioxa, %13,3). %10 baino gehiago, langabezia-tasan, Markina-Ondarru, Bidasoa Behea, Bilbo handia eta Arabako Ibarrak. Bidasoa Behean izan ezik, Gipuzkoako gainerako eskualdeetako langabezia-tasak Euskal AEko batez bestekoaren azpitik daude.
.
Udalerrien tamainari begiratuz gero, langabezia-tasarik txikienak geruza txikienetan daude; horrela, hamar mila biztanle baino gutxiagokoetan, %8,7 dugu; tamaina-geruza handiagoetan, %9,3 eta %10,6.
Paraleloki, geruza txikietan ditugu jarduera-tasarik handienak.
Hiriburuetan langabezia tasa biztanleriaren %10,3 da. Bilbon dugu langabezia-tasarik handiena, %11,2; %10 Gasteizen eta %8,9 Donostian.
Gizonen eta emakumeen langabezia-tasen arteko aldea haziz doa udalerriaren tamaina hazi ahala: puntu hamarrena txikienetan eta ia bi puntu hiriburuetan, beti gizonen kalterako.
Euskal AEko 251 udalerrietako 51tan langabezia-tasa biztanleria aktiboaren %10 edo gehiago zen. Tasa bereziki altua zen Arabako udalerrietan: Oion (%20,8), Moreda Araba (%18,0), Erribera Beitia (%14,6), Lapuebla de Labarca (%13,9).
Berriz, Euskal AEko 15 udalerritan langabezia-tasa %5 baino gutxiago zen; nabarmentzen dira: Samaniego (%2,6), Altzaga (%2,4), Nabaridas (%2,2) eta Gizaburuaga (%1,9).
Gipuzkoan daude industrian okupaziorik handiena duten udalerriak; Araban nekazaritzan eta Bizkaian zerbitzuetan
Dena dela, gure erkidegoko udalerrien arteko alderik handienak jarduera-sektoreen araberako okupazioan daude.
Esaterako, Euskal AEn, zerbitzuetan ari den biztanleria okupatuaren ehunekoa %69,5 da. Zenbait udalerritan, -Bizkaian Getxo, Plentzia, Bilbo, Berango, Barrika, Gorliz, Sukarrieta, Sopela, Loiu; Gipuzkoan Donostia- zerbitzuetan ari dira hamar landunetik zortzi inguru.
Gipuzkoan daude industriaren sektorean okupazio-tasarik altuenak dauzkaten udalerri gehienak. Euskal AE osoan %21,1 da. Eskoriatza, Oñati, Ormaiztegi, Aretxabaleta, Aizarnazabal, Antzuola, Idiazabal, Lazkao, Mendaro, Amezketa, eta Baliarrainen Gipuzkoan; Zaldibar, Ermua eta Etxebarria Bizkaian; Kripan eta Aramaion Araban, pertsona okupatuak %40 baino gehiago dira.
Berriz, nekazaritzan ehuneko handiak dauzkaten udalerri gehien-gehienak Araban daude. Nekazaritzan biztanle okupatuen ehunekorik handiena duten hamar udalerriak denak Arabakoak dira, %20 eta gainetik. Zenbaitetan, Mañuetan, Bilarren, nekazaritzan ari dira ia bi okupatutik bat: %47,1, %40,8.
Eraikuntzan ari da okupatuen %8,5, baina Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbaitetan -Artzentales, Turtzioz, Gaztelu, Amezketa, Muskiz, Abanto Zierbena, Belauntza, Hernialde, Berastegi- ehunekoa aurrenekoaren %14,1 eta azkenekoaren %19,2 artean da.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Amaia San Miguel
Tlf:+34-945-01 64 91 Fax:+34-945-01 75 01