2012/03/28ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKO (I+G) JARDUEREN ESTATISTIKA, 2010

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko sei eskualde 27-EBren BPGrekiko I+Gko gastu-portzentajearen gainetik daude

BPGren gaineko I+G gastu portzentajerik handienak, Gipuzkoako zenbait eskualdetan, Debagoienan nabarmen

Eustaten datuen arabera Euskal AEko BPGrekiko I+Gko gastua -%2,08-, 27-EBrenaren -%2,00- gainetik dago, eta sei eskualde batez besteko horren gainetik daude. Aurreko urteetan bezalaxe, 2010ean Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologiko BPGrekiko gastu-portzentajerik handienak Gipuzkoako zenbait eskualdetan izan dira, Eustaten datuen arabera.

Debagoienak -Antzuola, Aretxabaleta, Elgeta, Eskoriatza, Arrasate/Mondragón, Oñati, Leintz-Gatzaga, Bergara- jarraitzen du buru BPGren gaineko I+G gastuan Euskal AEn, %4,69 2010ean. Debabarrena (%3,33), Goierri (%2,92) eta Donostialdea (%2,68) ere nabarmentzen dira.

graf0008489_01_e.png

Euskal AEko batez bestekoa (%2,08) 27-EBkoaren (%2,00) eta Espainiakoaren (%1,39) gainetik dago.

Sei eskualde 27-EBko batez besteko gastuaren gainetik daude, Gipuzkoako aipatu lauak eta Bizkaiko Markina-Ondarru (%2,64) eta Bilbo Handia (%2,07); azkeneko hau Euskal Aeko batez bestekoaren azpitik dago.

Euskal AEko lau eskualdetan 100 milioi pasa inbertitzen da I+Gn, guztirakoaren %75

2010. urtean Euskal AEn 1.360 milioi euro gastatu ziren Ikerketa zientifiko eta Garapen Teknologiko (I+G) jardueretan. Aurreko urteetan bezalaxe, lau eskualdetan 100 milioi baino gehiago inbertitzen da: Bilbo Handia (526 milioi), Donostialdea (255), Arabako Lautada (152) eta Debagoiena (114). Denen artean Euskal AEko I+Gko gastuaren %76,9 egikaritu zuten, azken urteetako portzentajearen antzekoa.

2. grafikoa: I+Gko barne gastuaren banaketa. Euskal AE, 2010 (milioi €)

graf0008489_02_e.png

Iturria: Eustat. EUSKAL AEKO IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO (I+G) ESTATISTIKA

Beraz, I+Gko gastua ez dago oso zabalduta geografikoki. Araba da I+Gko baliabiderik gehien eskualde bakar batean dituen herrialdea. Arabako Lautadan arabar ikerketa-gastuaren %88,6 (152 milioi) egikaritu zen.

Bizkaian Bilbo Handia nabarmentzen da, 526 milioiko gastua, I+G egikarituaren %81,8. Ondoren, Durangaldeko gastua, 59 milioi, Bizkaikoaren %9,2.

Gipuzkoak du sakabanaketa geografikorik handiena I+Gn; bi eskualdeetan 100 milioi baino gehiago egikaritzen dira. Donostiak -255 milioi- %46,7 hartzen du eta Debagoienak -114 milioi-, %20,8. Goierri (69 milioi, %12,6) eta Debabarrena (52, %9,6) nabarmentzen dira, baita ere.

Dedikazio osoko baliokidetzan ari diren langileez dihardugularik, gasturik handiena egiten duten lau eskualde horiek ikerketan ari diren ikertzaile, teknikari eta laguntzaileen %78,0 hartzen dute.

Emakumearen presentzia ikerketan %33,4 da Euskal AEn batez beste. Horren gainetik, ondokoetan, hurrenkeran: Arabako Mendialdea, Arabako Ibarrak, Bilbo Handia, Donostialdea, Arabako Lautada eta Markina-Ondarru.

I+G gastua finantzatzeko orduan, Euskal AEko enpresek 734 milioi jartzen dituzte ikerketarako, guztiaren %54,0; administrazio publikoak 542 milio, %39,8. Gainerakoa goi mailako irakaskuntza-instituzioek (%2,2), beste instituzio pribatuek (%0,3) eta kanpotik etorritako diruak (%3,7) finantzatutakoa da.

Bilbo Handiak eta Donostialdeak, I+G gasturik handiena egikaritzen dutenek, jasotzen dute, baita ere, administraziorik aldetiko finantzaziorik handiena, %45,7 eta %52,7. Haiexek dute, baita ere, enpresa-finantzaziorik txikiena, %46,9 eta %39,0.

Gastuan garrantzitsuak diren beste bi eskualdeetan, Debagoienan eta Arabako Lautadan, enpresek %65,5 eta %53,7 finantzatzen dute, eta administrazio publikoak %24,2 eta %43,2

Diziplina zientifikoetan, eskualde guztiek ingeniaritza eta teknologiara bideratzen dituzte baliabideak, Arabako mendialdean izan ezik, non %100 zientzia mediko eta farmazeutikoetara joaten den. Zientzia zehatz eta naturalek begi bistako presentzia dute Enkarterrietan (%35,4), Donostialdean (%29,0) eta Arabako Ibarretan (%25,1). Nekazaritza-zientzietarako (abeltzaintza barne) baliabideetan nabarmentzen dira: Enkarterriak (%26,8), Gernika-Bermeo (%18,4) eta Arabako Errioxa (%17,2).

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Pilar Vázquez Sancho Tel.: +34-945-01 75 46 Faxa: +34-945-01 75 01 Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko (I+G) jarduerei buruzko prentsa-ohar gehiago Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko sei eskualde 27-EBren BPGrekiko I+Gko gastu-portzentajearen gainetik daude

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2012/03/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0008489_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali