2012/04/04ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2012ko otsaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %4,9 murriztu zen 2012ko otsailean

Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2012ko urtarrilarekin alderatuta %0,1 igo zen

Eustatek landutako datuen arabera, 2012ko otsailean %4,9 murriztu zen Euskal AEko industria produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2011ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,1 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2012ko urtarrilarekin alderatuta.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea. Hilez-hilekoak. Urte arteko hazkunde-tasak. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2012ko otsaileko indizearen bilakaerak alde nabarmenak erakusten ditu, 2011koaren aldean. Ekipo-ondasunak %2,6 hazi dira; Bitarteko ondasunak %7,1 jaitsi, eta Kontsumo-ondasunak %6,4 jaitsi. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %8,3 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %5,9. Energia %12,7 jaitsi da.

2012ko otsaileko hil arteko aldakuntza, 2012ko urtarrilaren aldean, oso bestelakoa izan da industri talde handietan. Tarteko ondasunak %0,8 jaitsi dira, Ekipoko ondasunak %0,5. Energia %2,3 igo da, Kontsumoko ondasunak, guztira, %3,5 jaitsi dira; Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunak %4,4 jaitsi dira eta iraunkorrekoak %0,1.

2012ko otsailean, aurreko urteko hil beraren aldean hazkundeak izandako sektore garrantzitsuen artean, bakarrik Makineria eta ekipoa nabarmentzen da: %13,0 hazi da.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak

Kautxu eta plastikoa %9,1 jaitsi da urte artean; Zura, papera eta arte grafikoak %8,8; Elikagaien industria, edariak eta tabakoa %8,7.

Lurraldeei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Gipuzkoan %1,2 jaitsi da, Araban %5,4 eta Bizkaian %8,4. Hil arteko hazkunde-tasa negatiboa izan da Araban, %3,6. Bizkaian eta Gipuzkoan %1,1 hazi da, 2012ko urtarrilaren aldean.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Hazkunde-tasak. 2012 otsaila (p)

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %4,9 murriztu zen 2012ko otsailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2012/04/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0008539_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali