2012/04/20ko prentsa-oharra
Bidaiarien sarrerak %3 gutxitu ziren Euskal AEn 2012ko martxoan
Gaualdiek %3ko jaitsiera izan dute
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2012ko martxoan, 170.166 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 5.233 gutxiago, hau da, %3ko jaitsiera, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %5 hazi dira Araban; %3 jaitsi dira Gipuzkoan eta %5 Bizkaian.
Euskal AEn, estatuko bidaiarien sarrerak %2 murriztu dira. Estatutiko bidaiariak %6 gehiago izan dira Araban; %6 gutxiago Bizkaian eta Gipuzkoan aldaketarik ez (%0). Euskal AEn atzerritarrak %5 gutxitu dira. Bizkaian %2 gutxitu dira, Gipuzkoan %10. Araban, lehengoan (%0).
Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Madril, Andaluzia, Balear uharte eta Murtziatik etorritakoak. Gutxitu egin ziren Katalunia, Kantabria, Aragoi eta Galiziatik etorritakoak. Atzerritarren artean, ugaritu: Erresuma Batua, AEB-Kanada eta EBkoak ez diren Europako estatuak. Jaitsi: Frantzia, Portugal, Italia.
Gaualdiak, 2012ko martxoan, 306.023 izan ziren, aurreko urtekoan baino %3 gutxiago, hots, 8.766 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Araban (%4); Gipuzkoan (%3) eta Bizkaian (%5) gutxitu egin ziren.
Batez besteko egonaldiaren iraupenak bere horretan jarraitu du 2011ko martxoaren aldean; bai Euskal AE osoan, bai herrialdeetan. Araban batezbesteko egonaldia 1,82 egun; Bizkaian 1,81; Gipuzkoan 1,77. Euskal AEn 1,80 egunekoa izan da 2012ko martxoan.
Plazakako betetze-maila %3 jaitsi da, %37,68 izan da 2012ko martxoan Euskal AE osoan. Jaitsierak Bizkaiari bakarrik eragiten dio (%7); 2011ko martxoko %40,77tik aurtengo %38,11ra. Araban pittin bat igo da, %35,70etik %35,85era. Gipuzkoan %1eko igoera, %37,66tik %38,01era.
NEKAZARITZA-TURISMOA
Sarrerak %9 igo eta gaualdiak %2 jaitsi dira 2011ko martxoaren aldean
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Lehengo martxoan 9.349 erregistratu ziren, 2011koan baino %9 gehiago. Gipuzkoan %26ko hazkundea; Araban %10eko murrizketa eta Bizkaian %9koa. Estatutiko bidaiariak %9 ugaritu ziren Euskal AEn: %8 jaitsi Araban, %7 Bizkaian baina %24 igo Gipuzkoan. Atzerritarren kopurua igo egin da (%18) Euskal AEn; portzentajez dezente igo dira Gipuzkoan, baina nabarmen jaitsi Bizkaian eta Araban.
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 17.790 izan dira martxoan, lehengo urtean baino %2 gutxiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan dira Gipuzkoan (%9); Araban (%8) eta Bizkaian (%19) jaitsi egin dira.
Bidaiariko batez besteko egonaldia gutxitu egin zen Euskal AE osoan, 2011ko martxoaren aldean: duela urtebete 2,13 egun, azken honetan 1,90. Araban %3ko igoera dago, 2011ko martxoko 2,06 egunetik 2012ko 2,12ra. Bizkaian %11ko jaitsiera, 2,33tik 2,07ra. Gipuzkoan %14ko jaitsiera, 2,06tik 1,78ra.
Plazakako betetze-maila %6 murriztu da, %15,34tik %14,38ra; Bizkaian (%17) eta Araban (%14) izandako jaitsierek eraginda. Gipuzkoan %2ko igoera dago: %17,45 2012ko martxoan.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01.
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua